Ama Txarren Klubak kontziliazioa ahalbidetzeko telelana legeak aginduta eskatzen du

Ama Txarren Klub elkarteak osasun krisialdiak seme-alabak dituzten emakumeak muturreko egoeran jarri dituela salatu du ohar baten bidez. Ikastetxe eta aiton-amonengan (orain arrisku taldeak) oinarritutako “txarto kudeatutako kontziliazio politika” osasun krisialdian larriagotu egin dela eta horren ondorioz familiak egoera jasanezinean daudela azaldu dute.

Familiak “ez dira lehentasuna gobernuentzat” eta krisialdi honetan “ahaztu egin dira familiez eta amez” dio komunikatuak. Elkarteak egindako ikerketa baten arabera, 10 emakumetik 6k amatasuna lanaren aurretik jartzen dute. Covid19aren krisialdiaren ondorioz “askok ordaindutako lanari uko egin beharko diote, familia-zaintzak (ugalketa-lana) bertan behera ez uzteko”.

Amen elkarteak errefusatu egin du aukera hori, eta kontziliazioa ahalbidetzeko neurri zehatzak eskatzen dizkio Estatuko gobernuari. Change.org webguneko kanpaina baten bidez, telelana, legeak aginduta, aldi baterako neurri zuzentzaile gisa aldarrikatzen du. “Gure ustez, neurri hori alarma-egoeraren amaieratik harago hedatu behar da, irailean ikasgeletara nola itzuliko den jakin arte”.

Hori ezinezkoa denean, “lanaldia egokitzea eta murriztea erraztea, soldatarik galdu gabe, gain kostua Estatuak ordainduta” exigitzen dute. Hirugarren aukera, “langileak kontratatzeko ordainsari-laguntza litzateke, guraso edo legezko tutore guztiak etxetik kanpo lanean ari diren familientzat”.

Klikatu hemen manifestua sinatzeko.