Algortako Portu Zaharreko jaietan emakume bat mugimendu feministako kideengana hurbildu zen laguntza eske, ziztatu egin zutela adieraziz. Erasoen aurrean esku-hartzeko protokoloa aktibatu zuten, eta ondorioz, larrialdi zerbitzuekin eta Ertzaintzarekin jarri ziren harremanetan.
Mugimendu feministak salatu du Ertzaintzak eragotzi egin ziela emakumearen ondoan egotea. Ertzaintzak, aldiz, emakume artatu zuten mugimendu feministako bi kideei leporatzen die beren lana oztopatu izana. Desobedientzia delitu larria leporatuz, Poliziak salaketa jarri du bi emakumeen kontra. Atzo zeuden deklaratzera deituak. Mugimendu feministak mobilizazioak deitu zituen.
Akusazioen aurrean harridura agertu izan dute mugimendu feministako kideek; haien arabera, beraiek izan zirelako emakumea artatzen lehenak, eta erasoen aurkako protokoloa aktibatu zutenak. Gertaerak jaso eta egun gutxira, abuztuaren 17an egindako agerraldi jendetsuan, Algortako Mugimendu Feministak azpimarratu zuen protokoloa jarraitu baino ez zutela egin.
Berri hau Argian argitaratu da