Ainara’ filmak Pirinioak oinez zeharkatzen zituzten Zaraitzu, Erronkari, Ansó eta Echo ibarretako milaka emakumek Maulera (Zuberoa) iritsi eta espartingintzan aritzeko istorioa azaltzen du.
Filman, Anne Etchegoyen abeslariak zuzenduak, emakumeei merezi duten lekua eman nahi die iraganera egindako bidaia honetan. Espartin-fabriketan lan egitera joaten ziren 1870Etik 1940ra. Emakumeak, askotan 12 urtetik aurrerakoak, familia eta herria utzi eta lanera abiatzen ziren eta egunean hamasei orduz aritzen ziren, diru pixka bat irabazteko.
Urriaren 7an irteten ziren, Arrosario egunean, eta udaberriko elurrak urtu arte ez ziren itzultzen. urtaroari lotutako migrazioa eta beltzez jantzita joategatik esaten zitzaien ‘Ainarak’. Euskal Herriko toki askotan aurkeztu da dokumentala, eta egunotan hainbat herritan ikusi ahalko da. Hain zuzen, gaur, bihar eta etsi, Arrasate, Hernani eta Amasa-Villabonan izango da, hurrenez hurren.