IRAILAREN 26RA ARTE 
Ahalduntze Bertso Eskola Feminista: 2021-2022 ikasturtea

Zazpigarren ikasturtea du aurtengoa Ahalduntze Bertso Eskola Feministak. Urriaren 16an hasiko da eskola.

Norentzat: Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume bertsolarientzat.

Maiztasuna eta ordutegia: Hilean behin, larunbat goizez (10:00-14:00). Ikasturtea 2021eko urrian hasi eta 2022ko ekainean amaituko da.

Lekua: Amasa-Villabonako Subijana etxean, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan. Bi talde egiteko adina lagunek izena emanez gero, talde bat Durangon elkartzeko aukera egon daiteke. Horregatik, zein toki nahiago ote duzun galdetzen dugu izen-emate orrian.

Izen-ematea

  • Irailaren 16tik (10:00etan hasita) irailaren 26ra arte (egun hau osorik barne) eman ahal izango da izena www.bertsozale.eus atarian; zehazki izen-emate orri hau beteta.
  • Izen-emate ordena aintzat hartuko da, taldea osatzerakoan lagun kopurua gainditzen bada.
  • Taldearen osaketaren berri irailaren 30ean emango da, eta ordainketa bideratuko da. Matrikula burututa (150 euro), ez da dirurik itzuliko.
  • Izena emateak bertso-eskolaren oinarriak onartzen direla adierazten du.