Data: Otsailak 10. 18:30
Lekua: Herri Biblioteka. Iurreta
Hizlaria: Amaia Bacigalupe (EHU)
Hizkuntza: Euskara
Gizonen eta emakumeen arteko osasun-desberdintasunak jorratuko dira, generoak eredu horietan nola eragiten duen aztertuz, arreta berezia jarriz osasun mentalean. Medikuntzaren erro androzentristak eta horien ondorioak aztertuko dira: emakumeen osasunari buruzko ikerketan dauden hutsuneak eta gaur egungo praktika klinikoan ageri diren genero-bazterkeriak. Hausnarketa horrek emakumeek jasotzen duten arreta medikoan desberdintasun horiek nola eragiten duten izango du ardatz.
Plaza honen helburua gai ezberdinen inguruan herritarron elkarrizketak eragitea da: gaiok elkarrekin jorratuz, eztaidatuz, galderak partekatuz… Adituak sarrera bat egingo du, ondoren horren inguruko eztabaida kolektiboa sustatuz.
Lekua gordetzeko deitu 946 81 27 26 edo idatzi 688 86 37 36 WhatsApp eta Telegram | biblioteka@iurreta.eus


