AZAROAK 15-16 | GASTEIZ 
Kulturartekotasuna, hezkuntza eta generoa: hausnarketak eta erronkak

Datak: Azaroak 15 eta 16
Lekua: Etxanobe Jauregia (Santa María, 11). Vitoria-Gasteiz

Kultura-aniztasuna beti izan da gizartearen eta eskolaren zati, are nabarmenago azken bi hamarkadetan. Eskolan sortzen diren egoera batzuek hausnartzeko eta jarduteko moduak birpentsatzeko aukera ematen dute. Aldi berean, kudeatu behar diren zalantzak eta gatazkak sortzen dira, ordea. Lantegian, kontu konplexu batzuk jorratuko ditugu, eta modu inklusiboan jarduteko irizpideak bilatuko.

Trebatzailea: Amelia Barquín, doktorea Filologia Erromanikoan eta Kulturarteko Hezkuntzako eta Hezkuntza eta Generoko irakaslea HUHEZIn (Arrasateko Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean)

Lantegi honen ordutegi zuzena hau da: Ostiralean 16:30etik 20:30era, eta larunbatean 09:30etik 13:30era

Hizkuntza: Euskara

Izena emateko azken eguna: 2019/11/08