Feminismoak presentzia nabarmena izango du Udako Unibertsitateek eskaitzen dituzten udako ikastaroetan. Udako Euskal Unibertsitateak gaiari buruzko hiru ikastaro antolatu ditu eta Euskal Herriko Unibertsitateak bi euskaraz, beste bat elebiduna eta 12 gazteleraz emango ditu. Batzuetan ponentzia batzuek baino ez dute feminismoa jorratuko.
(Klikatu izenburuan ikastaroaren orrira joateko)
Hauek dira ikastaroak euskaraz dataren hurrenkeran:
- Komunitateak ehunduz herri ekimenetatik (ikastaro honetako saio batzuk gaztelaniaz izango dira). Non: Donostian (Miramar Jauregian), ekainaren 17 eta 18an.
- Kultur kudeaketa eta feminismoa. Aritzetik partekatzeko, partekatzetik eraikitzeko espazioa. Non: Eibarren (Markeskoa Jauregian), ekainaren 20 eta 21ean.
- Komunikazio estilo feminista lantzeko ikastaroa. Non: Iruñean (Ezpeleta Jauregian), ekainaren 24 eta 25an
- Artea, literatura eta feminismoa. Hizkuntz-plastikoen eta hizkuntz-idatzien aniztasuna. Non: Bibon (Bizkaia Aretoan-UPV/EHUn), ekainaren 24tik 26ra
- Maitasuna politikoa da. Maitasunaren ideologiak gure buruak, gure harremanak eta gure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen. (Jakin jardunaldiak). Non: Usurbilen (Artzabal egoitzan), uztailaren 11 eta 12an.
- Generoa didaktika ezberdinetan lantzen. Non: Donostian (Miramar Jauregian). Uztailaren 22tik 24ra.
Ikastaroak gazteleraz
- Biolentzia sexualaren kontrako sareak ehuntzen. Non: Donostian (Miramar Jauregian), ekainaren 17an.
- Krisian dagoen Europa sozialean feminismoaren eta zahartze aktiboaren aurrerabideak EAEan. Non: Donostian (Miramar Jauregian), ekainaren 17tik 19ra.
- Demokrazia eza, ‘ismoak’ eta amildegia. Unibertsalak politika baztertzaileen aurrean. Non: Gernikan (Astra eraikinean), ekainaren 19 eta 20an.
- Genero bortizkeria adin txikiko eta nerabeengan: berdintasunean oinarritutako etorkizunerako ekarpenak. Non: Donostian (Miramar Jauregian), ekainaren 20 eta 21ean.
- Osasun mentala lehen pertsonan. Non: Donostian (Miramar Jauregian), ekainaren 24 eta 25ean.
- Aliantza estrategikoak aldaketarako: jabekuntza ekimen eraldatzailearen lanabesa. Non: Donostian (Miramar Jauregian), uztailaren 2 eta 3an.
- Justizia, klabe feministan. Non: Bilbon (EHUean-Ekonomia Fakultatean), uztailaren 9 eta 10ean.
- Garaiz gaude, bizitza jasangarrietaranzko bidea. Non: Donostian (Miramar Jauregian), uztailaren 22 eta 24aren artean.
- Balea urdinaren fenomeno berria: emakume eta adin txikikoen kontrako delituak sare sozialetan. Non: Donostian (Miramar Jauregian), uztailaren 29 eta 30ean.
- Boteretu (2019). Emakume eta lidergoa. Zerk eragozten dizu aurrera egiten? Non: Donostian (Miramar Jauregian), uztailaren 29 eta 30ean.
- Genero eta sexu bortizkeria nerabe eta helduengan: biktima eta erasotzaileak. Non: Donostian (Miramar Jauregian), abuztuaren 19 eta 20an.
- Biolentzia eta lan-jazarpena Lanaren Nazioarteko Erakundearen mendeurrenean. Non: Donostian (Miramar Jauregian), irailaren 5 eta 6an.