45 emakume hil ditu aurten indarkeria matxistak

43 emakume hil ditu aurten indarkeria matxistak, Estatu Espainiarreko Berdintasun Ministerioaren datuen arabera eta beste erailketa bi Ipar Euskal Herrian gertatu dira. Bostek baino ez zuten aurretik salaketa jarri. Eraildakoetatik hogeita bik harreman afektiboa zeukaten erasotzailearekin. Gainontzeko kasuetan bikotekide ohia zen hiltzailea edo banatzeko prozesuan zeuden. 1.001 emakume hil dituzte 2003ko urtarilaren 1etik, erregistroa zabaldu zenetik. Biktimen arretarako telefonoa 016 da. Fakturan ez du arrastorik uzten baina ezabatu egin behar da deien erregistrotik. Emakunderen baliabideen gida kontsulta daiteke beste zerbitzu batzuetara jotzeko. Hau da orain arteko hildakoen zerrenda aurten:

 

 

Urtarrila

2019-1-3
Laredo (Kantabria)
Rebeca Alexandra Cadete, dominikarra, 26 urtekoa. Senargai Tomás Maestre Ramírezek 20 labankadaz erail zuen. Bikotea banatzeko prozesuan zegoen. Hilketa emakumearen etxean gertatu zen. Emakumeak Dominikar Errepublikan bizi den 5 urteko ume bat zeukan. Egoera irregularrean zegoen.
2019-1-12
Fuengirola (Malaga)
Leonor Muñoz González, 47 urtekoa, bere bikotekideak, Federico Sáenz de Tejadak, labankadaz hil zuen euren 16 urteko semearen aurrean. Hilabete batzuk zeramatzaten bananduta. Hildakoak 10 sastakada baino gehiago zeuzkan. Hiltzaileak bere burua defendatu nahi zuela argudiatu zuen zirkunstantzia aringarri gisa. Buruan kolpe bat baino ez zeukan.
2019-1-13
Lantzarote
Romina Celeste Nuñez, 25 urtekoa, urtarrilaren 2an desagertu zen. Senarrak, Raúl Díaz Cachonek, salaketa jarri zuen zazpi egun pasa eta gero. Urtarrilaren 13an emaztea hilda aurkitu zuela, horrek izutu egin zuela eta ondoren gorputza itsasora bota zuela esan zuen. Gorputza laurdenkatu egin zuela pentsatzen dute ikertzaileek. Ezkondu baino bi egun lehenago emakumeak bikotekidea zalatu zuen tratu txarrak jasaten ari zelako. Gizona espetxean dago orain.
2019-1-14
Toreno (Leon)
95 urteko emakume bat hil zen senarrak, adin berekoak, hiru egun aurretik emandako kolpeen ondorioz. Biak erresidentzia batean bizi ziren. Gizona atxilotu egin zuten.
2019-1-17
Zaragoza
Rebeca Santamalia Cáncer, 47 urtekoa, Salvador Calvoren etxean eraila aurkitu zuten. Gizonak 14 urteko espetxe zigorra bete zuen bere emaztea hil ondoren 2003an. Santamalia abokatua izan zen eta dirudienez, ordutik amodiozko harremana zuten. Eraileak, 50 urtekoak,  bere buruaz beste egin zuen. Abokatua 14 urteko mutil baten ama zen.
2019-1-26
Dos Hermanas (Sevilla)
Rosa Romero Rueda, 69 urte. Emilio Verdugo senarrak, 68 urtekoak, aizkoraren kirtenarekin bortizki kolpatu zuen hil arte. Ondoren 112ra eta alabei deitu zien berria emateko.
2019-1-30
Reus (Tarragona)
Kelly M. Q., 17 urte, ekuatoriarra. Mutil-lagun Mauriciok, dominikarrak, 19 urtekoak, lepoa moztu zion eta gero leiho batetik botata suizidatu egin zen.

Otsaila

2019-2-3
Tenerifeko Santa Kruz
María Rosa Concepción Hernández, 60 urtekoa, bikotekideak eta ilobak aldi berean, 58 urtekoak, bortizki kolpatu zuen hil arte. Gonzalo S. C. zuen izena gizonak eta lasaigarriak hartu zituen ondoren bere buruaz beste egiteko asmoz. Emakumeak tratu txarrak pairatu zituen urte askotan.
2019-2-8
Alcala de Henares (Madril)
Daría Oliva Luna desagertu egin zen 2017ko urrian 20 urte zituenean. Mutil-lagun Manuel Moreno Agudok, 42 urtekoak, bizkarrean bi labankadaz erail zuen eta gero hilotza laurdendua izozkailu batean gordeta eduki zuen.
2019-2-9
Planes (Alacant)
Sheila Chazarra Moyano,  29 urte. Bikotekide Jorge Balaguer Catalak, 34 urtekoak, kolpatu eta lepoa moztu zion. Hiltzaileak suizidioa zela irudikatu zuen. Emakumeak 5 seme-alaba zituen, bat gizon horrekin.

Martxoa

2019-3-8
Madril
Estrella Domínguez Menéndez, 63 urte. Senar Luis Díaz-Pintadok,  81 urtekoak, eskopeta batekin tirokatu zuen eta ondoren arma berarekin bere burua hil zuen.
2019-2-9
Estepona (Malaga)
Gloria Tornay Naranjo, 58 urte. Geoffrey Eltonek, senarrak, 55 urteko britainiarrak, 10 labankadaz  erail zuen  euren 15 urteko semearen aurrean.
2019-3-10
Valga (Pontevedra)
María Jesús Aboy, 43 urtekoa. Senarrak, Javier Bello Ferreirósek, 46 urtekoak, eskopeta tiro batez hil zuen eta ondoren bere burua hil zuen.
2019-3-26
Loeches (Madril)
María, 29 urtekoa eta peruarra. Senarrak, 47 urteko jatorri berekoak, labankadaz hil zuen eta ondoren bere buruaz beste egin zuen. Alabak, 11 urtekoak, hilotzak topatu zituen gurasoen logelan. 5 urteko beste seme bat zuten.

Apirila

2019-4-2
Rojales (Alacant)
Alacanten hiru ordu zeramatzan bikote atzerritarrak. Gizonak emakumea kolpeka hil zuen. Lagun batek poliziari deitu zion eta hiltzailea atxilotu zuten.
2019-4-2
Santa Ursula (Tenerife)
María Soledad Bobet Castro, 47 urte. Kiskalita hil zen ustezko auto istripu batean. Kotxea aurkitu eta ordu batzuetara bere bitotekidea, Juan Carlos Alfonso, 53 urtekoa, atxilotu zuten. Emakumeen gorputzari, gasolinaz busti ondoren, su eman zion. Gero kotxea zutoin baten kontra bete betean jo zuen auto istripuaren itxura emateko.
2019-4-7
Ulldecona (Tarragona)
Nelea S., 26 urtekoa eta moldabiarra, otsailaren erdialdean desagertu zen. Bere mutil-lagunak, jatorri berekoak eta 22 urtekoak, aitortu zuen hilketa. Hilotza zelai batean aurkitu zuten bortizkeria zantzuak zituela. Hiltzailea bera izan zen desagerpena salatu zuena.
2019-4-11
Puerto Rico (Kanaria Handia)
Suediar batek bere emaztea, 42 urtekoa eta jatorri berekoa, kolpeka hil zuen. Gizonak 112ra deitu zuen laguntza eskatzeko.
2019-4-20
Olot (Girona)
Cesar izeneko polizia batek Irene, 44 urteko neska, bere erreglamentuzko pistolarekin buruan tiro eginez erail zuen. Emakumearen alaba batek aurkitu zuen hilotza. Polizia bere buruaz beste egiten saiatu zen. Denbora gutxiko harremana zeukaten.
2019-4-24
Adeje (Tenerife)
Shylvia, 39 urtekoa, eta bere seme nagusiena, 10 urtekoa, erailda agertu ziren kobazulo batean. Seme txikienak ihes egitea lortu zuen. Txangozale batzuek umea topatu zuten negarrez, ‘shock’ egoeran 5 ordu noraezean ibili ostean. Aita, Thomas, alemaniarra, atxilotua izan da.

Maiatza

2019-5-4
Parla (Madril)
Juana U.M., 47 urtekoa, bere bikotekide ohiak erahil zuen kolpeka eta 9 labankadaz. Hiltzaileak urruntze agindua zuen baina berriro ere hildakoarekin bizi zen. Biktimak salaketa asko jarri zituen. Izan ere, Polizia Nazionalak otsailean atxilotu zuen hiltzailea urruntze agindua apurtu ondoren. Magrebiarra da eta Polizia bere bila dabil.
2019-5-9
Torre Pacheco (Murtzia)
Marco Vinicio ekuadortarrak, bere bikotekidea María Lourdes Mantilla, jatorri berekoa, erahil zuen —ito egin zuen— Torre Pachecon (Murtzian). Poliziak aireportuan atxilotu zuen. Bere herrialdera bueltatzeko asmoa zuen. Emakumeak oraindik 10 bat urte egin zen salaketa tratu txarrengatik baina momentu honetan ez zuen babes neurririk.
2019-5-30
Aguimes (Kanaria Handia)
45 urteko gizon batek 38 urteko bikotekide ohia erail zuen eskopeta tiro batez eta ondoren bere burua hil zuen. Biktimaren alabak, 14 urtekoa, amaren etxean aurkitu zituen hilotzak, lehengusu baten laguntzaz atea bota eta gero. Amaren berri ez zelako hurbildu zen bertara. Hiltzailea, José M. R., 47 urtekoa, injenierua zen eta bertan jaiotakoa. Hildakoa, Lilium, berriz Kolonbiatik etorritakoa zen. Ez zuen denuntziarik jarrita tratu txarrengatik.

Ekaina

2019-6-3
Iznajar (Kordoba)
Juan Antoniok, 53 urtekoa, bere emazte Piedad, 51 urtekoa, eskopeta tiroz hil zuen eta arma berarekin bere buruaz beste egin zuen. Seme batek aurkitu zituen hilotzak gurasoen etxean. Ez zegoen salaketarik tratu txarrengatik.
2019-6-8
Ayamonte (Huelva)
Erasmo Lazcanok, 53 urtekoa, Lisbete Lastre emazte ohia hil zuen kolpe batez eta gero bere burua hil zuen eskopeta tiro batez. Kubatarrak ziren eta gizona kazetari ibiltzen zen hainbat hedabidetan. Emakumeak loradenda batean egiten zuen lan. Bikoteak lau urteko ume bat zeukan. Ez zegoen salaketarik.Kasu hau ikertzen ari da.
2019-6-10
Alboraia (Balentzia)
Viorel Parfanek bere bikotekidea Beatriz Arroyo, 29 urtekoa, erahil zuen eskuez itota Alboarian (Balentzian) partekatzen zuten pisuan. Hitzailea, 48 urtekoa, suizidatu zen etxeko balkoitik bere burua botata, polizia bere bila zihoala. Dirudienez, emakumeak harramana apurtun nahi zuen.
2019-6-14
Kordoba (Andaluzia)
Salvador Ramirezek, 46 urtekoa, Ana Lucía da Silva Sepulchro, 49 urtekoa, erahil zuen euren etxebizitzan. Sute baten berri izan ondoren, Suhiltzaileek hilotzak arkitu zituzten pisuaren barruan. Arma zuriz egindako zauriak zituzten biek. Gizonak 2002an Amanda del Carmen Cabeza bikotekidea ere hil zuen eta baldintzapeko askatasuna zeukan une horretan.
2019-6-17
Urrugne (Lapurdi)
83 urteko Angelok bere emazte Mayie Nervi, 81 urtekoa, tiroz erail zuen Urrugnen. Ondoren bere buruaz beste egin zuen. Bien alabak aurkitu zituen hilotzak. Euskal Herriko aurtengo lehenengo hilketa matxista da.
2019-6-21
Terrassa (Bartzelona)
Jaume Badiellak, 54 urtekoa, Monica Borrás, hil zuen 2018ko abuztuaren 7an. Gizona atxilotuta zegoen bikotekia desagertu zenetik. Handik denbora batera, Mossoek hilotza aurkitu zuten euren etxebizitzan eta Badiellak hilketa aitortu zuen. Adineko bikote bat hilik aurkitu zuten atzo goizean Bardozeko etxe batean. Poliziaren hipotesi nagusia da gizonak emaztea hil zuela, eta bere buruaz beste egin, tiroz. 2003tik indarkeria matxistaz hildako ehungarren andrea da
2019-6-25
Bardoze (Lapurdi)
Adineko bikote bat hilik aurkitu zuten atzo goizean Bardozeko etxe batean (Lapurdi). Samuel Vuelta Baionako prokuradoreak azaldu duenez, Poliziaren hipotesi nagusia gizonak emaztea hil zuela da, eta bere buruaz beste egin, tiroz; gizonak 90 urte zituen, eta emakumeak 72. Chantal Joantegi zuen izena emazteak. Euskal Herrian indarkeria matxistak hildako ehungarren emakumea da, aurtengo bigarrena.

Uztaila

2019-7-2
Rute (Kordoba)
Juan R. G.k bere emaztea Piedad Cruz, 42 urtekoa, erail zuen mailukadaz Ruten (Kordoban) eta ondoren Madrilgo komisaria batean hilketa aitortu zuen. Aurretiko salaketarik ez zegoen. Bi seme-alaba ditu, 6 eta 10 urtekoak.
2019-7-8
Salas de los Infantes (Burgos)
Monika Asenova, 28 urtekoa, senarrak labankadaz hil zuen etxean. Ondoren balkoitik behera bota zuen gorpua. Gizona Guardia Zibilaren kuartelera joan zen egin zuena aitortzera. Ez zegoen aurretiko salaketarik. Bi alaba ditu. Bizileku familiarrean sute probokatua izan zen ekainean.
2019-7-10
San Fernando (Cádiz)
Hilabet honetan konfirmatu da feminizidio hau. Ekainaren 3an, 61 urteko Manuela B.B.ren hilotza etxean aurkitu zuten, auzokoek bere desagerpena salatu eta gero. Biolentzia zantzuak zituen. Lehenengoan forentseek asfixiatuta hil zela uste zuten. Baina hilabeteko ikerketaren ondorioz Poliziak feminizida identifikatu zuen: Miguel, 41 urtekoa, Río San Pedro Puerto Realeko auzokidea zeinekin biktimak harreman labur bat eduki zuen hilabete batzuk lehenago. Emakumeak gizona apirilean salatu zuen.
2019-7-13
Elche (Alacant)
P.M.Ck emaztea Asunción Pérez, 47 urtekoa hil zuen labankadaz aparkaleku batean. Ondoren hilketa aitortu zuen. Bikoteak banatzeko tramiteak hasita zituen 10 egun lehenago. Ume bat zeukaten. Ez zegoen salaketarik.
2019-7-17
Cortes de la Frontera (Málaga)
Juan Ramon Medina militar ohiak, 57 urtekoak, Elena Peinado emaztea, 47 urtekoa, rifle tiroz erail zuen hiru pertsonaren aurrean. Ondoren ihes egin zuen korrika eta bere burua hil zuen. Ez zegoen salaketarik.
2019-7-21
Vilalba (Lugo)
Manuel Vázquez-ek, 50 urtekoak, bere bikotekidea Mari Carmen Vázquez, labankadaz hil zuen etxeko garajean. Ondoren urkatu egin zen. Urruntze agindua zeukan. Bikotea banatzeko tramiteak egiten ari zen. Aurreko tratu txarreko salaketak bazeuden.
2019-7-22
Calpe (Alacant)
Belgikar batek bere bikotekidea hil egin zuen labankadaz. Bere buruari ere labankadak eman zizkion eta ebakuntza bat egin behar zioten. Ez zegoen aurretiko salaketarik.
2019-7-24
Terrassa (Bartzelona)
M.P.S.k, 50 urte ingurukoak, bere emaztea, Eva, 47 urtekoa, hil egin zuela aitortu zuen komisaldegian. Hiltzaileak abokatua  zen. Poliziak emakumaeren -medikua lanbidez- hilotza, biolentzia zantzuak zituela, aurkitu zuen. 12 eta 15 urteko haurrak zituzten.
2019-7-29
Escalante (Kantabria)
Juan F.A.E.k, 56 urtekoak, Maruchi Rodriguez, 52 urteko emaztea erail zuen. Labankadaz hil zuen eta ondoren bere burua hil zuen gidatzen ari zen kotxeak arbola baten kontra talka eginda. Poliziek emakumearen etxera horren berri ematera joan zirenean topatu zuten hilotza. Labankadak zituen gorpuak. Ez zegoen salaketarik. Biloba bat izan berri zuten.
2019-7-31
Villagonzalo Pedernales (Burgos)
Rafael Velázquezek, 56 urtekoak, María Josefa Santos, 55 urtekoa, erahil zuen tiroz. Semea ere tirokatu zuen eta Burgosko Hospital Unibertsitariora eraman zuten. Ondoren erasotzaileak bere buruaz beste egin zuen. Ez zegoen salaketarik. Egun horretan bertan aurrejubilatu zen gizona.

Abuztua

2019-8-2
L’Hospitalet de Llobregat (Bartzelona)
Rita Nicole Olaechea, 21 urtekoa, Bellvitge hospitalean hil zen egoera kritikoan heldu eta 3 ordutara. Autopsiak jipoi baten ondorioz hil zela zehaztu zuen. Mossoek bere bikotekidea, Jimmy Alexander D. R., 22 urtekoa, atxilotu zuten. Urruntze agindua zuen.
2019-8-16
Madril
Poliziak 48 urteko María Pilar C.P.ren hilotza aurkitu zuen emakumearen etxebizitzan, Tenerife Kalean, dei bat jaso ondoren. Deia egin zuena erasotzailearen laguna zen eta Poliziari esan zion hilotzaren argazkia bidali ziola mugikorrera. Emakumeak kolpeak eta labankadak zituen. Zirujaua zen eta alerta sistema zuen erasoak saihesteko. Aurretiaz behin gizonalk emakumea kolpatu zuenean Poliziak atxilotu egin zuen baina biktimak ez zuen salaketarik jarri nahi izan. 8 urteko seme bat zuen.
2019-8-18
Jaen (Andaluzia)
Dolores. L. R., 74 urtekoa. Bere alabak hilda aurkitu zuen ohe gainean biolentzia zantzuak zituela. Berehala Emergentzietara deitu zuen. Biktimaren senarra beste gela batean zeogen eta atxilotu egin zuten. Antza burdinezko barra batekin kolpatu zuen emakumea. Ez zegoen salaketarik. Bikoteak banatzeko tramiteak hasita zituen.

Iraila

2019-9-15
Valga (Pontevedra)
José Luis Abetek,  41 urtekoak, bere emazte, koinata eta amaginarreba ohia tiroz hil zituen semeak, 7 eta 4 urtekoak, eskolara zeramatzatela. Ondoren etxera joan eta Guardia Zibilari deitu zion hilketak aitortzeko. Atxilotuta dago. Bikotea bananduta zegoen 2018ko urtarriletik. Ez zegoen tratu txarrengatik aurretiko salaketarik
2019-9-17
Ciudad Lineal (Madril)
43 urteko gizon batek Adaliz Villagra 31 urtekoa erahil zuen labankadaz etxeko atarian, 10 eta 8 urteko alaben aurrean. Txikienak Poliziari deitu zion zer gertatu zen esateko. Genero Biolentziaren Jazarpen Integralaren Sisteman zegoen hitzailea.

 

Utzi erantzuna