Datak: 2026ko azaroak 7 eta 21
Ordutegia: Azaroak 7, larunbata, 11:00etatik 13:00era, eta azaroak 21, larunbata, 12:00etatik 13:00era
Lekua: Etxanobe Jauregia. Gasteiz
Hezkuntza: euskara
Trebatzailea: Natalia Albeniz, Gasteizko artista eta hezitzailea. Bere lanak, betiere estetika hurbil eta atsegin batetik, batzuetan deserosoak izaten diren eguneroko gaiei buruz hausnartzera bultzatzen gaitu, begirada feminista oinarri.
Fanzinearen bidez, iruditeria feministak sortuko ditugu. Horretarako, hedabideetan dauden irudiez jabetuko gara, irudiok eraldatuko ditugu, eta geure irudiak sortuko. Halaber, hainbat artistaren lana ezagutuko dugu, erreferentzia eta inspirazio-iturri izan daitezen, eta teknika errazak erabiliko ditugu, hala nola collagea eta marrazketa. Fanzine kolektibo bat izango da lan guztiaren emaitza, eta parte-hartzaileek etxera eraman ahalko dute. Anima zaitez!


