Eguna: ekainak 2
Lekua: Zelaieta parkea. Amorebieta-Etxano
Asteartean, maiatzak 28, Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Ekintza Eguna ospatu zen eta ospakizun horretatik abiatuta, hainbat jarduera antolatu ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak igande honetarako, ekainak 2. Hala, "Emakumeon kirola eta osasuna" lelopean, kirol demostrazio parte-hartzailea egingo da, herriko erakunde eta emakume kirolarien eskutik, emakumeen artean osasuna eta kirola sustatzeko.