IRAILAK 30 | BILBO 
Rote Zorari buruzko dokumentala

Eguna: irailak 30. 12:00etan
Lekua: Pilota kalea, 3. Bilbo

Dokumental honetan, Rote Zora taldearen historia ezagutuko dugu. Mendebaldeko Alemaniako emakume militanteen talde bat izan zen, eta, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, botere patriarkalaren ondoriozko harremanen aldaeren aurkako hainbat ekintza egin zituzten.

Garai hartako zenbait lekukok, historialari baten elkarrizketak eta Zorako kide ohiek Rote Zoraren historia eta garai hartako emakumeen mugimendua berreskuratuko dituzte.

Dokumentalean garbi ikusten da Rote Zoraren garaiko gai askok gaurkotasun handia dutela, eta material interesgarria eskaintzen du gaur egun nondik nora jokatu eztabaidatzeko.