Iruñeako Mugimendu Feministak kontzentrazioa deitu du Atzerritartasun ofizinaren aurrean. ELAk adierazi duenez, “greba feminista orokorraren bidean ezinbestekoa da Atzerritartasun legeak dakarren eskubide eza salatzea. Legedia honek bizitza eta lanaren prekarietatea besterik ez du ekartzen”.
“Kanpotik etorritako langile asko, eta horien artean zaintzaileak -salatu dute-, miseriazko lan baldintzekin eta inongo bermerik gabe lan egitera behartuta daude bizileku baimena lortu arte (lortzen badute). Gure instituzioek badakite hau horrela dela eta langile hauen eskulanaz aprobetxatzen dira gure gizartean dauden beharrak asetzeko. Behar hauek zerbitzu publikoek asetu beharko lituzkete”, aldarrikatu dute.