APIRILAK 12 | DONOSTIA 
Arantza Aldezabal Roteta, ‘Emakume zientzialarien argitan’ zikloan

Arantza Aldezabal Roteta (unibertsitatea.net)

Data: Apirilak 12. 19:00
Lekua: Ernst Lluch K.E. Donostia

Arantza Aldezabal Roteta biologian doktore, irakaslea eta ikertzailea da EHUko Landareen Biologia eta Ekologia sailean. Bere ikerketetan, klima-larrialdiaren eragileen eta biodibertsitatearen eta iraunkortasunaren arteko elkarrekintza zein den argitzea du helburu.

‘Emakume zientzialarien argitan’ saioan, Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaranekin solastuko da, bere ibilbide zientifikoaz, ikertzen duen arloaren lorpenez eta erronkez, eta literatura ere izango du hizpide.

Elhuyarren eta Donostia Kulturarekin elkarlana.