Matrikulazio epea: apirilaren 8ra arte.
Ikastaroaren iraupena: maiatzaren 2tik 29ra bitartean
Amaierako lanen entrega: maiatzaren 30etik ekainaren 5era bitartean
Helburua
Ikastaro honek, ikasleek maskulinotasunaren eraikuntza soziala gure jendartean analizatzeko ahalmen teoriko zein praktikoak gara ditzatela lortzea bilatzen du. Hau guztia, berdintasun ikuspegitik, errealitatea generoikuspegiarekin analizatzeko ezaguerak lortuz, hala nola ulertzea baimentzen duten tresna metodologikoak.
Gure jendartean existitzen diren maskulinotasunaren espresio ezberdinak landuko dira eta emakume eta gizonentzako ekartzen dituen ondorioak. Aldi berean, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aurrerapausoak, erresistentzia nagusiak eta sexistak diren diskurtso berriak analizatuko ditugu. Bortizkeria matxistari buruzko analisia, bere kausetan eta adierazpen ohikoenetan sakonduko dugu.
Iraupena
Ikastaroak 25 ordu iraungo ditu guztira, hilabete eta erdian banatuta horiek. Ikasgai bakoitza hamar eguneko iraupena izango du, ikastaroa azaroan hasiko da.