Indarkeria matxistari aurre egiteko estrategia ugari daude. Jasaten dutenak ahalduntzea da eraginkorrenetakoa. Más Mujeres kolektiboak liburu ilustratuak egiten ditu helburu hori lortzeko eta ‘Valientas’ izenburu duen istorioen bilduma atera du. Lehenengo alea ‘Babesleak’ izan zen eta Abya Yalako Giza Eskubideen aldeko emakumeen egoera erakutsi zuen.
Bigarrena ‘Boteretsuak’ izango da. Las Poderosas Teatro elkarteaK indarkeria matxisten prebentzioan egiten duen ekarpen handia ikusaraztea da asmoa. Taldea Telma Ajínek, Adelma Cifuentesek, Mayra Salvadorrek, Telma Sarceñok eta Lesbia Téllezek osatzen dute. Indarkeria matxistatik bizirik atera diren Guatemalako emakumeak dira.
5.750 euro
Erronka lortzeko crowdfunding kanpaina bat dago martxan (klikatu hemen parte hartzeko). Datorren astean bukatuko da. Momentuz 165 ekarpenen bidez 4.890 euro lortu dira. Helburua 5.750 euro batzea da.
Ipuin ilustratua argitaratzeaz gain, ekimenak beste helburu batzuk ditu, hala nola Las Poderosas antzerkiaren bira ahalbidetzea Hego Euskal Herrian, Madrilen eta beste eskualde batzuetan, eta emakumeei indarkeria matxistaren torturatik irteteko aukera ematea. Eta erreferente bezala, ‘Las Poderosas’, indartsuak eta garaiezinak ditugu.