IRAILAK 30 | BILBO 
‘Zainketen berrantolaketa soziala’ Bilboko sinposioa

Eguna: Irailak 30. 9:30-13:00
Lekua: Bilborock aretoa (Mesedeetako Kaia, 1). Bilbo

Eusko Ikaskuntzak antolatuta.

Gure gizarteak zainketa-krisi bat bizi du, hainbat faktorek eragiten dutena: biztanleriaren zahartzeak, familia-egituretan izandako aldaketek eta emakumea lan-merkatuan sartzeak, besteak beste. Zaintzak funtseko ardatza dira gizartearen iraupenerako, baina etorkizunera begira ez dugu argi gure gizartean nork zainduko duen, nola, non eta zenbat denboraz.

Duela hiru hamarkadatik, ongizate-estatuak kontziliazio-politikak garatzen ditu, autonomiari eta mendekotasunari buruzko legea abian jarri zuen, haur-eskolak, haurren arretarako zentroak eta adin nagusikoentzako egoitzak sortzea bultzatzen du. Baina zainketen lanak emakumeen esku jarraitzen dute, eta behar genukeen aldaketa mantso doa. Bitartean adineko pertsonak biloben eta mendeko senitartekoen zaintzaile bihurtu dira eskala handian.

Zainketen berrantolaketa sozialaren ideiak aldarrikatzen du zainketak ondasun publiko gisa ulertu behar direla, eta ez emakumeek familia bakoitzaren barruan konpondu beharreko auzi pribatu gisa. Zaintza ez da soilik familia-ingurunearen erantzukizuna, baizik eta gizarte osoak partekatutako erantzukizuna, beraz, beharrei erantzungo dien eta zaintzak erdigunean kokatuko dituen zaintza-sistema publiko bat behar dugu. Pertsonen eskubideetan oinarritutako eta belaunaldien arteko elkartasunean errotutako zaintza-eredu baterantz igarotzea izan beharko luke helburua, baita gizonen aldetik zaintzaren eta etxeko lanen ardura partekatzean eta lanaren banaketa orekatuan oinarritzen den sistema.

Nolako zaintza eredua nahi dugu? Ze rol izan behar du familiak, zein komunitateak, zein eremu publikoak eta zein merkatuak? Nola eragiten dute esfera horiek guztiak emakume eta gizonen arteko berdintasunean?

EGITARAUA ETA IZEN EMATEA