> URTARRILAK 31 
Garapenari buruzko pentsamendu kritikoen on-line ikastaroa doan EHUn

EHUk garapenari buruzko pentsamendu kritikoen ikastaroa eskainiko du Hegoa Institutoak antolatuta. Formakuntza doan eta online izango da. ‘EmantzipAkzioa: beste mundu posible batzuetarako teoria eta praktika kritikoak’ ikastaroa Hegoak 2019 eta 2020an gauzatutako ‘Garapenari buruzko Pentsamendu Kritikoak: teoriak, ikuspegiak eta esperientziak’ proiektuaren barruan kokatzen da.

Ikastaroaren bidez, proiektu horretan sortutako ikaskuntzak zabaldu nahi dira, garapenari dagokionez kritikoak diren hiru ikuspegiren inguruan: postgarapena eta beste aukera praktiko batzuk; bestelako feminismoak eta bizitzaren iraunkortasuna; eta iraunkortasun ekologikoa.

Gizarte eraldaketa

Hegoak-ekoek adierazi zutenez, “gizarte eraldaketaren esparruan interesa duten UPV/EHUko eta beste unibertsitate batzuetako graduko eta graduondoko ikasleei zuzenduta dago ikastaroa, bai eta GGKE-etako eta/edo gizarte mugimenduetako kideei ere”.

Edukiak ikuspegi teoriko-praktikotik landuko dira, 4 modulutan banatuta eta ele bitan:

  1. modulua: Garapenari buruzko diskurtsoen azterketa kritikoa
  2. modulua: Postgarapena eta dekolonialitatea
  3. modulua: Bestelako feminismoak eta bizitzaren iraunkortasuna
  4. modulua: Iraunkortasun ekologikoa

50 orduko ikastaroa izango da (2 ECTS kreditu), eta UPV/EHUko eGelaPI plataforman jarraitu ahal izango da, 8 astetan zehar (otsailaren 15etik apirilaren 11ra). Doakoa da. Izena emateko epea urtarrilaren 31n bukatuko da eta esteka honetan egin daiteke.