Marieneak, Basauriko Emakumeen Etxea eta UNRWA Euskadik antolatutako tailer honetan hainbat soinu-kontakizun landuko dira, herritarrak genero-berdintasunean sentsibilizatzeko Palestinako emakume errefuxiatuen ikuspegitik. Emakume hauen errealitatean eta bizipen anitzekin konektatzea da helburua, hausnarketa pertsonalak irudikatuz proiektu sortzaile berezi honetan.
Virginia Enebral kazetariaren eskutik, sormen idazketan, irratirako gidoien sorkuntzan eta ahozko adierazpenean ditugun gaitasunak indartuko ditugu. Bestalde, Ibon Aguirre soinu teknikariarekin batera, istorioak grabatuko ditugu.
Zer da podcast bat? Nolako podcast motak daude? Nola sortu ahal dugu soinu kontakizun istorio bat gure proiektuarentzat?
Komunikabide orokorretan ohikoa ez den emakumeen istorioak ezagutaraziko ditugu, egoerak eta ondorioak azaltzeko eredu gisa gizona hartzen dutenak. Ikuspegi feministatik, eta emakume horien ahalduntze kontakizunetatik abiatuta, komunikazio-gaitasun eraldatzaileak garatuko ditugu.
Guri buruz gehiago jakiteko: https://www.tejiendoredesdemujeres.org
Data / Ordutegia
- Abenduak 11: 16:00 – 19:00
- Abenduak 12: 10:00 – 14:00
Izena ematea
Segurtasun neurriengatik edukiera mugatua
Kontaktua: marrieta@unrwa.es / 638.022.636
Saioak
ABENDUAK 11 16:00-19:00
UNRWA Euskadiren eskutik:
- Palestinako errefuxiatuen historia
- Nor dira Palestinako emakume errefuxiatuak?
- Zer egiten dugu UNRWAn?
- Palestinako emakume errefuxiatuen aurreiritziekin apurtzen
Virginia Enebral
- Zer da podcast bat?
- Nola sor dezaket bat nire proiektu pertsonalerako?
- Podcast feministen hainbat adibide ezagutzen
- Kontatzeko moduak, denborak eta efektuak aztertuz.
- Lan egin nahi dugun emakumeen istorioak aukeratzen ditugu
ABENDUAK 12 10:00-14:00
Virginia Enebral eta Ibon Aguirre
- Bakoitzak aukeratu dituen istorioak lantzen ditugu
- Bakoitzak bere istorioa idatziko dugu – Gidoia sortzea
- Podcast-a grabatuko dugu