AZAROAK 17 | ONLINE 
‘Hizkuntza, generoa eta beste mederakuntza batzuk’

Antolatzailea: Emakunde. Aurkezlea: Amelia Barquín.

Bihar, 10:00etatik aurrera, Euskara eta Feminismoa online jardunaldien hirugarren saioa Tarana Karimekin, Palmira Dualrekin eta Leocadia Bueriberirekin.

Parte-hartzaile bakoitzaren ibilbide linguistikoa ezagutuko dugu, euskara ikasi eta erabiltzeko izan dituzten zailtasun zein erraztasunetara gerturatuz. Zer da zuentzat euskaldun izatea? Eta nola sentitu zarete beste euskaldun batzuen artean? Generoa eta hizkuntzaz gain, beste menderakuntza batzuek ere (jatorria, klasea…) nola eragiten diguten aztertuko da.

https://t.co/3FlQiFs0q6?amp=1

Euskara eta feminismoa bidelagun mahai-inguruak online Hizkuntzaren eta generoaren arteko guratzaketaz hausnartzeko, lau mahai-inguru antolatu dituzte Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak, Emakundek eta Hizkuntza eta Generoa batzordeak elkarlanean. Azaroko astearteetan izango dira guztiak goizeko 10:00etan eta online.

Asko dira euskararen eta feminismoaren jiran azken urteotan egin diren gogoeta, ekarpen zein esperientzia interesgarriak, bereziki nabarmentzekoak dira euskalgintzatik zein mugimendu feministatik sortutakoak; esaterako, ate joka dugun Euskaraldia bezalako esperientziak, edota gurutzaketa honen baitan Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen haritik sortu diren eztabaidak. Guzti horiek mahai gainean jarri, eta partekatzea da jardunaldi honen asmoa. Topagune bat ere izan nahi du hitzorduak, horrela, norbanako eta eragile desberdinak harremanetan jarri, eta elkarrekin bidea egiten jarraitzeko.

Jarraian dago mahai-inguru bakoitzari buruzko informazioa, eta bertan izena emateko aukera. Parte hartu nahi duzun mahai-inguru bakoitzean eman behar duzu izena, horretarako dagoen botoia sakatuz. Aukeratutako saioetarako loturak jasoko dituzu emandako posta elektronikoan.