Unibertsitateko gelan lagun batekin hizketan egon naiz gaur goizean. Haritzi komentatu diot gero Ramonekin geratu naizela. Berak bekainak altxatu zizkidan eta gozatzeko keinuak egin ditu. Badakit ez duela ulertu, badakit ez dakiela zer egingo dudan, badakit gizon batekin geratu naizela uste duela, badakit…
Arratsaldean klitori xurgatzailea hartu, ohean etzan eta une batetik bestera hasperenka hasi naiz. Batzuek Tifani, beste batzuek Saul. Baina nireak Ramon dauka izena. Beraz, Ramonekin arratsalde ikaragarria pasa dut eta poz-pozik nago.
Ramonen, Tifaniren eta Saulen familia 1880an asmatu zen. Kontsoladore izenarekin ezagutzen zuten denek historiako aro horretan, baina deitura ez da zuzena. Pertsonek kontsolatu edo lagun dezaketelako bakarrik, objektuek ez dute sentimendurik, eta horregatik, bibradore izena eman zitzaion geroago.
“Gaur egun gazteen artean oso modan jarri den jostailu sexuala da xurgatzailea eta askotan agortuta daude”
Medikuen kontsultetan erabiltzen zen tratamendu bezala “emakume-histeriari” aurre egiteko. Lehenik eta behin, sendagileak laztandu egiten zuen klitoria, eta jarraian, bibradorea erabiltzen zuen orgasmora heltzera laguntzeko. Garai hartan, desira sexual femeninoak gaixotasun bezala izendatuta zegoelako. Horregatik, sendagile batek “sendatu” behar zituen emakumeak.
Gizon asko minduta sentitu dira nire Ramonekin, askorentzako squirta lortzeko modu bakarra xurgatzailea delako. Beraz, batzuen gizontasuna samindu egin da, egiten da eta egingo da. Baina haiek bakarrik mugitu dezakete haien zakila?
Gaur egun gazteen artean oso modan jarri den jostailu sexuala da xurgatzailea eta askotan agortuta daude on-line dendetan edo denda fisikoetan. Berrogeialdi honetan, adibidez, jostailu erotiko hau agortu da sarean. Egia da, arrakasta handia izan dituztela produktu hauek, baina hau batez ere. Horretaz gain, prezioak asko igo dira ikusi dutelako irabaziak egin ditzaketela produktu honekin.
Klitoria daukagun pertsonek ezin dugu desirarik izan? Atsegin sexuala lortu pertsonarik gabe? Edo pertsona batekin? Aski da! Guk ere Ramon, Tifani eta Saul gehiago nahi ditugu gure bizitzan.