Durangoko Azoka femeninoan

Badator Durangoko Azoka eta aurten presentziala izango da, covid-en aurkako neurri guztiak hartuta. Pandemia dela eta aforoa mugatu dute eta guneetara sartzeko hitzordua hartu beharko da. Aurkezpen asko zuzenean erretransmitituko dira Azokako weborrian.

Guztira, 165 partehartzaile izango ditu 56. Edizioak, abenduaren 4tik 8ra: argitaletxeak, diskoetxeak, kultur elkarteak, erakundeak, banatzaileak eta abar. Programan teoria feministaren presentzia txikia izan arren gero eta emakume gehiago dira aurkezpenetako protagonistak.

Hona hemen zerrenda:

Liburuen aurkezpena

(Saguganbaran, umeentzako ipuinak aurkeztuko dituzte Leire Bilbaok, Yolanda Arrietak eta Eider Eibarrek, besteak beste)

Abenduak 4

Algara mutilatuak – Ane Labaka

Atal asko mutilatu daitezke gorputz batean. Ohikoa den mutilazio horietako bati heldu dio idazleak bere lanean, algararen erauzketari. Emakumezkoon gorputzetan fenomeno hori nola ematen den ikertzea izan du jomuga..

13:30 – 14:00 Ahotsenea – Musika Eskola

Lumineszenteak – Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak, eta erresilientzia historia zenbait

Emakumeen inguruko diskurtso homogenizatzaileak apurtu eta, horien ordez, begirada konplexuagoak bideratzeko saiakera bat da hau.

15:30 – 16:00 Talaia – Musika Eskola

Jasone Osoro – Festak eta hormak

Gazteengan berariaz pentsatuz sorturiko traola bilduma, hamasei urtetik aurrera; euren bizipenen, sentimenduen eta emozioen ispilu.

16:00 – 16:30 Ahotsenea – Landako

Nerea Loiola – Epizentroa

Zazpi ipuinez osatua da idazlearen lehen narrazio bilduma hau. Gai ugari ukitzen ditu: maitasuna, desioa, sexua, gurasotasuna, zoriontasunaren eraikuntza, nahiak-ardurak-ezinak…

17:00 – 17:30 Ahotsenea – Landako

Abenduak 5

Uxue Apaolaza – Bihurguneko nasa

Bederatzi narrazio, koadrila baten elkartzearen kontakizunak.

16:00 – 16:30 Ahotsenea – Landako

Eider Rodriguez – Eraikuntzarako materiala

Aita baten puskak bildu ditu egileak bere aurreneko nobelan.

16:30 – 17:00 Ahotsenea – Landako

Leire Vargas – Dena ametsen den irudipena

Gazte baten noraezak, barne-minak eta egokitu ezinak dira poema sorta honen gaiak.

17:00 – 17:30 Ahotsenea – Landako

Itziar Ugarte Irizar – Gu gabe ere

Momentu bat jasotzen du Itziar Ugarte Irizarren lehenengo poema liburuak, dena irabazteko izan eta dena galtzeko beldurra sentitzen hasten garen momentu hori.

18:00 – 18:30 Ahotsenea – Musika Eskola

Abenduak 6

El agua te lo dirá- Itxaso Muro

Sorkutzan eleaniztasunaren eraginari buruzko esperimentua da liburua.

11:00 – 11:30 Talaia – Musika Eskola

Irati Jimenez – Begiak zabalduko zaizkizue

Euskal literatura sistema gisa aztertzen duen saiakera ondu du egileak

12:00 – 12:30 Ahotsenea – Landako

Yolanda Arrieta – Zerak

Lagun ezkutukoak barruko indarrak dira, dio idazleak. Susmoak, ikarak, galerak, nahiak… ZERAK.

12:30 – 13:00 Ahotsenea – Landako

Alaine Agirre- Karena

Amatasunarekin loturiko hainbat gai, normalean isilpean eta ezkutuan geratzen direnak agerira dakartza idazleak.

13:30 – 14:00 Ahotsenea – Musika Eskola

Ana Urkiza – Garen hori 

Euskal balioen eta nortasunaren inguruko hausnarketa kolektiboa

17:30 – 18:30 Talaia – Landako

Irati Goikoetxea – Herriak ez du barkatuko

ETAk eragindako heriotzaren ondorioei buruzko istorioa.

18:00 – 18:30 Ahotsenea – Musika Eskola

Beatriz Fernandez – Hizkuntza gogoan

Zer da hizkuntza? Haur basatiek hizketan ikas dezateke? Gu al gara hitz egiteko gai diren animalia bakarrak? Txinpantzeek hizketan ikas dezakete? Horiexek dira irakurleak liburu honetan aurkituko dituen galderetako batzuk.

19:30 – 20:00 Ahotsenea – Musika Eskola

Abenduak 7

Sendabelarrek dakitena – Garbiñe Larrea Iturraldea

Liburu honetan 45 sendabelarren propietateak ezagutzeko eta osasunaren mesedetan erabiltzeko informazio zehatza dago.

11:00 – 11:30 Talaia – Musika Eskola

Maribel Aiertza- Ezer ez da dirudiena

Ipuin honetako zortzi narrazioak artearen gai eta giroan murgilduta daude.

12:00 – 12:30 Ahotsenea – Landako

Goizane Aizpurua – Izarak

Bilaketa baten istorioa da eta horrek dakarren ikerketa gai batzuen inguruan: gorputza, generoa, intimitatea, rolak, harremanak, maitasuna… Identitatearen eraikuntza.

13:00 – 13:30 Ahotsenea – Musika Eskola

Cristina Bueno, Susanna Martin – AHMAL, Bizitza batekin amets egitea

Komiki honek Libanon bizi diren Palestinako emakume errefuxiatuen errealitatea azaltzen digu.

15:30 – 16:00 Ahotsenea – Landako

Laura Mintegi eta Carles Torner – PEN Klubak 100 urte

PEN erakundeak mundu osoko idazleen arteko laguntasuna, lankidetza intelektuala eta trukea sustatzen du. Laura Mintegi, Euskal PENeko burua, elkarrizketatuko da.

17:30 – 18:30 Talaia – Landako

Nerea Mendizabal – Jirafa hizkuntza. Komunikazio ez bortitza

Ikasleekin komunikazio ez bortitza lantzeko proposamenak.

17:30 – 18:30 Talaia – Landako

Libe Goñi – Har 3 minutu

Lasaitzeko denbora hartzera gonbidatzen gaitu autoreak.

17:30 – 18:30 Talaia – Landako

Leire Ugadi – Antologia ez hautatua

Poesia errezitaldi labur bat eskaini, eta bere literatur proiektua aurkeztuko du sortzaileak

19:00 – 19:30 Ahotsenea – Musika Eskola

Abenduak 8

Oihana Arana – Lazunak azkazaletan

Poesiaren unibertsoari buruz eta sorkuntzari buruz hitz egingo du autoreak

14:00 – 14:30 Ahotsenea – Musika Eskola

Elena Martinez Rubio – Egun gorrietan

Hogeita bost pieza dotoretan eskaintzen digu Elena Martinez Rubiok mundu-ikuskera baten berri zehatza, egin dituen bidaien harira.

16:00 – 16:30 Ahotsenea – Landako

Amaia Telleria, Teresa Calo – ‘Pitzatuta gaude denok’, ‘Aurkituko zaitut’

Zer aurkitu ote du Blancak sare sozialetan bere bizitza hórrela okertzeko?

17:30 – 18:00 Ahotsenea – Musika Eskola

Diskoen aurkezpena

Abenduak 4

Eneritz Furyak – Emadan

Musikariaren iritzian bi bide eskaintzen dizkigu munduari buruzko ideak: galderarik egin gabe ezarritako bidea jarraitzera behartzen gaituena edo bide bera edo norbera zalantzan jarri eta ondorioz lekuz kanpo sentitzeagatik bi bider sufriarazten diguna.

12:10 – 12:40 Ahotsenea – Plateruena

Anari – Orain entzungo duzun hau…

Bi abesti eskainiko ditu single formatuan.

21:30 – 22:00 Ahotsenea – Plateruena

Abenduak 5

Ilargi – Killasisa

‘Killasisa’ Ilargiaren lehen lorea da, 8 abestiz osatutakoa. Bertan ildo ezberdinetako abestiak aurki daude, bai abesti sentimentalak baita gizarteari kritika egiten diotenak ere.

18:00 – 18:30 Ahotsenea – Plateruena

Kai Nakai – Kolpe

Maitia bere fase guztietatik igarotzen den maitasun istorio batez mintzo da kantaria: lehen maitasuna, maitasun toxikoa, norberaren maitasuna, maitemintzea eta maitasun on eta osasuntsua.

19:10 – 19:40 Ahotsenea – Plateruena

Maite Larburu – Krak

Abeslariaren bigarren bakarkako diskoa da. Disko-mosaiko bat da,helburu anitzekin eta kolaborazio desberdinetarako sorturiko musikazatiz osatua.

19:30 – 20:00 Ahotsenea – Musika Eskola

Abenduak 7

Ekiñe – Besterik ez

Musika askapen modura erabilita, lan honetan dudak, beldurrak, itzalak azaleratzen saiatu da kantaria.

11:00 – 11:30 Ahotsenea – Plateruena

Estitxu- Isilik daude harriak

Estitxuren bigarren lana da. Disko berri hau dokumentazio eta ikerketa lan handiaren emaitza da. Izan ere, arrazoi politiko, sozial, erlijioso edo moralengatik XX. mendean zentsuratuakizan diren 10 abesti jaso eta moldatu ditu Mikel Santxezen laguntzarekin.

18:00 – 18:30 Ahotsenea – Plateruena

Filmak

Abenduak 4

Gure hots – Arrate Fernandez Itxaso

Azken 40 urte hauetako Euskal emakumearen lan munduaren erradiografia kontatzen da historikoki.

16:30 – 18:30 Irudienea – Zugaza

Nora – Lara Izagirre Garizurieta

Nora Euskal Herrian zehar bidaiatzen da libre izateko, hazteko, zauriak ixteko eta lehenengo aldiz bere buruari zoriontsu izateko aukera emateko.

18:30 – 20:30 Irudienea – Zugaza

Abenduak 6

Orratz Ondareak – Bego Goitia eta Irune Mateo

Urzainkin (erronkariko bailaran) emakumeek bailarako janzki tipikoak berreskuratzeko egiten duten lana erakusten du filmak, besteak beste.

11:00 – 12:00 Irudienea – Zugaza

Abenduak 7

Maroma, idatzi gabeko Erandioko historia – Erantzi emakume elkartea

Dokumentalean zortzi emakumeren testigantzak jasotzen dira. Ikus eta senti daiteke emakumeek sistema arrakalatu dutela (bakoitzak bere eremutik) eta bizitzea merezi duten bizitzak eraiki dituztela. Zapalkuntza anitzak eta ariketa indibidual zein kolektiboak korapilatzen dira ikus-entzunezko honetan.

11:00 – 12:00 Irudienea – Zugaza

Erlauntza – Mireia Gabilondo

Koadrila bateko asteburu ‘eroa’ izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga… Eta erlauntz bat.

18:30 – 20:30 Irudienea – Zugaza

Digitala

Abenduak 4

Booktegi – Ana Morales, Amaia Arakastain

Ana Morales eta Amaia Arakastain Booktegi plataforma digitalaren inguruan solastuko dira

12:30 – 13:00 Talaia – Musika Eskola