Mobilizazioak Euskal Herrian Barakaldon hilketa matxista bat gertatu ondoren

Mugimendu feministak mobilizazioak deitu ditu gaur arratsalderako Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta Barakaldon (19:00), bizkaiko herri horretan hilketa matxista bat gertatu ondoren. Argitan elkarteak ere bat egin du deialdiarekin.

Pasa den ostiralean, 53 urteko gizon bat atxilotu zuten Barakaldon, ustez, 90 urteko ama erailtzeagatik. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak adierazi zuenez, “gure gizartearen egitura patriarkala” agerian utzi du beste behin ere gertakariak.

Gainera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, lesioen ondorioz emakumeak ez zuen behar zuen arreta medikoa jaso, eta apirilaren 26an, semeak ospitalera eraman zuenean, oso LARRI larria zegoen eta bertan hil zen. Semeak esan zuen eroriko bat izan zuela baina gero jakin zen adinekoak tratu txarrak jasan izan zituela zuela.

Arriskua etxe barruan

Adierazpen batean, Emakumeon Martxak dio “indarkeria matxistaren da oraindik ere gizon askok erabiltzen duten arma gure kontra, baita familian bertan izandako indarkeria matxisten kasuan ere”.

Izan ere, “emakumeok* ondo dakigu zein arrisku dagoen etxe barruan eta gure bizitzako espazio pribatuan. Eta mugimendu feministek kalera irteten jarraitu besterik ezin dugu egin, gure bizitzak markatzen dituen egiturazko indarkeria hau salatuz, OMEk (Osasunaren Munduko Erakundeak) dioen bezala, planetako hiru emakumetik bati eragiten dion errealitate hori ahalik eta espazio gehienetan salatuz”, ohartarazi dute.

Erantzun kolektiboak eskatzen dituzte “bai erakundeei bai administrazio publikoei; are gehiago zerbitzu publikoekin eta, batez ere, bizitzaren zaintzarekin zerikusia duten zerbitzuei, egun bizi dituzten atzerakadak ikusita”.

Hala ere, Emakumeen Mundu Martxak eta mugimendu feministak, oro har, “indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea aldarrikatzen” jarraituko dute eta “ bizitza, zaintzak eta askatasuna ardatz bezala” exijituko dute borrokaren eta kaleko ekintzen bidez.

“Egiturazko arazoa”

Argitanek, bere aldetik, zera adierazi du: «Kasu berri honek erakusten du, beste behin ere, indarkeria matxista egiturazkoa dela eta emakumeok gizartean bizi ditugun desberdintasunen eta diskriminazioen ondorio zuzena dela. Ez da arazo indibiduala, ezta pribatua ere, arazo soziala da eta indarkeria matxista mota horien aurrean modu kolektiboan erantzun beharra dugu”.

Prentsa ohar baten bidez gogoratu duenez, “ezin da justizia sozialik egon matxismoak gure gizartean matxismoak indarrean jarraitzen duen bitartean, neurri integralak eta prestakuntza feminista behar ditugu arlo guztietan. Presio soziala eta salaketa publikoa kaleetan ezinbestekoa da matxismoaren aurka borrokatzeko eta aldaketak eragiteko”.