Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Sari Nazionala jaso berri du ‘Nola gorde errautsa kolkoan’ lanagatik. Ez da lortu duen aitorpen bakarra -hamar bat sari ditu- baina seguruenik garrantzitsuena eta bere proiekzioa handituko duena da.
Berria ezagutzean, Meabek berak saria -lehenengoa poesía euskaraz egindakoari emanda-, bere lana balioesteaz gain, euskal hizkuntzaren errekonozimendua ere bazela esan zuen. Hala espero zuela behintzat.
Gainera, ‘Nola gorde errautsa kolkoan’ lanak emakumeen eta gizartearen gehiengoaren kezkak batzen ditu, autorearen esanetan. Izan ere, Miren Agur Meaberen poesia eta bere lana orokorrean, emakumeen kezkak ‘gu’ denaren ‘ni’ baten bidez adierazten da.
Cinta Montagut poeta eta kritiko literarioak ‘ Once (poetas) para (trescientos) lectores’-en zera dio: “Bere ‘ni’aren bidez egiten du bere obraren planteamendua; bere poesian lehen pertsonan hitz egiten du ‘ni’ femenino baten bidez”.
Aste honetan -larunbat 18an-, Idazle Emakumeen Eguna ospatzen da. Hori dela eta ‘Nola gorde errautsa kolkoan’ obraren Donostiako Koldo Mitxelenan egindako irakurketatik komentario batzuk eskainiko ditugu. Saritutako obra eta poetaren lana aztertu dira ekitaldian. Bertan Meabek berak irakurtzen eta komentaten irakuri eta komentatu zituen bere poemak.
Igor Estankona poetak zera dio Meaberi eta bere obrari buruz:
- Miren Agur Meabe aztertu nahi duenak ez du Miren Agur atzituko. Idazle batzuk, poeta batzuk, azalpena behar dute. Beste batzuk sentitu egiten dira. Miren Agur Mebe horietakoa da
- Azkenaldian igartzen zaio ez dakiela zer egin errautsekin. Non gorde hainbeste lehenaldi, hainbeste etorkizun.
- Ez daki disimulatzen eta denak emanda idatzitako poesía da hori, hain zuzen, atsegin duguna, batzuetan pausatua, beste batzuetan arean irreflexiboa.
- Narratiban ere areatzak zapaltzea gustatzen zaio, baina nik bereziki bere poesiako errealismo elegantea dut atsegin.
- Autentikotasun lirikoan da maistra.
- Bere obrari errepaso bat eginez gero nabarmen ageri da hizkuntzaren eta hitzen eta adierazpideen eta erritmoaren lekzio guztiak jada gaindituta dauzkala eta iritsita berez-berez idazten dutenen lurraldera nabarmen ageri zaio hainbat ahots eta konplikazio biltzen direla bere liburuetan: alabaren ahotsa, amarena, sumendiarena, biolentziarena eta are idazlearena ere.
- Diskurtso feminista eta etsipengarria urtzen dira bere obran.
- Azken liburuko azken poemak inoiz idatzi zuen lehen poemaren antza du.
- Geruzak eta geruzak dauzkan poesia klasea da berea, gure literatura zurrunean haizearen kontra doana, narrazkeriaz eder eta edertasunaz normal ari dena.
Jarraian, Miren Agurrek honela azaldu zuen du ‘Nola gorde errautsa kolkoan’ izenburuaren zentzua eta egitura:
“Ez dakit izenburu pretentziosoa den hau zeren eta uste dut ez dagoela metodorik bizitza kudeatzeko. Bizitza azken batean horixe bihurtzen baita: kolkoan metatzen diren errautsak manejatzea”.
Liburuak sei atal ditu. Zera dio poetak bakotzari buruz:
- Lehenego zatia album bat, memoriaren zatia da. Gustatzen zait deitura xelebreak asmatzea eta atal honi ‘atal autokostunbrista’ deitu diot. Zergatik? Hemen haurtzaroko oroitzapenak daudelako. Agertzen da eskola, familia, erilijioa, heziketan zerikusia izan duten eragin asko… Agertzen den ‘ni’a ez da beti indibiduala, baizik eta ‘gu’ kolektibo batera zubia izan nahi duen izenordaina.
- Bigarren atalaren izena ‘Poxpoloa’ da. Atal mitikoa. Poxpoloak historiako asmakari handietenarikoa izango dira seguruenik eta hala deitu diet gure imajinarioan garrantsitzuak diren hainbat emakumeri. Atal honetan zenbait ‘celebrities’ topa ditzakegu. XX. mendeko Hellen Ripley, ‘Alien’ pelikulako tenientetik hasi historia aurreko Ayla kromañona bitartean. Poema bakoitzeko emakumearekin neure kezka bat adierazi nahi izan dut. Kezka horien artean, parasitismmo sentimentalaren arbiuoa, independentzia emozionala, edo emakumearen edo naturaren arteko harreman zaharra edo bakegintza edo kultura klasikoaren pedagogia, besteak beste.
- Hirugarren atala alegorikoa da eta izena dauka ‘Neguko bidaia’. ‘Neguko bidaia’ Schubert-en ‘lead’ sorta baten izena da. Pentsatzeko eta pentsamendua aldatzeko ariketa da eta bidaia hau ez da hasten paisaia natural batean, baizik eta hirian. Hirian zer dagoen ikusiz eta bidaia egin ahala bidariak topatzen dituen gauzetan mezuak sumatu eta elaboratuko ditu metamorfosi bat gauzatzeko, baina metamorfosia ez da bakarrik pentsamenduak aldatzekoa eta horretarako oso garrantsitzua da hizkuntza.
- Laugarren atala. Atalik sozialena. ‘Tempo giusto’ jarri nion izena. Hitz jokoa egin nahi nuen. Tempo giusto musikako tenpo bat da baina bestetik horrela etiketa daitekeela ironiaz gure garaia, hain zuzen justiziatik gutxi daukalako. Munduarekiko ardura azaltzen ahalegindu naiz. Agertuko dira gerretako biktimak, migrazioak, mugen itxiera, indarkeria mota askotakoa. Poemetako batean gogoeta egin izan nahi nuen guk horretan guztian daukagun parte hartzeaz eta horregatik deitu nion ‘kontzientzia txarra’.
- ‘Ate hori’ da bosgarren atalaren izena, atal elegiakoa. Hileta kanta bat da. Hainbat poematan dolu bat kontatzen da. Dolu bi hobe esanda, bata desamodiaren dolua eta heriotz ondoko dolua. ‘Ate hori’, bizi izandakoa amets gaizto baten moduan gogoratzen delako eta batzuetan zoritxarrez oroitzapenek ez gaituztelako baketan uzten. Hor egoten dira kolpeka ate madarikatu baten moduan. Eskatzen zaio ate hori ixteko behingoz.
- Azken ataleko izena jokosoa da: ‘Estigma zorizkoa’. Atal metapoetikoa da: zergatik idatzi nola idatzi, bakoitzaren erritualak…Puntu kardinalak eta buruko minak adierazten ahalegindu naiz. Markatuta bezala gaude eta nahiz eta askotan pentsatu boligrafoa alde batera utzi beharko genukeela ezinezkoa zaigu patologia moduko bat sufritzen dugulako. Atal honetako poema esanguratsuenetakoa da Margaret Atwoodekin antzestutako elkarrizketa. Nahiko nuke nik berarekin palmondoaren azpian gin-tonik bat hartzea kontatzen dudan moduan. Elkarrizketa imajinarioan botatzen dizkiodan galderak dira liburu honetako metodo ez den sei atalen oiartzuna.