Josefa Albisu, izen eta abizena izan zuen lehenengo banakako eskularia

Norbaitek balentria egiten badu, bere izena karaktere nabarmenekin agertzen da egunkarietan. Baina ez da beti horrela izaten. Askoz gutxiago izena emakume batena bada. Matxismo kontua.

Hori dela eta, XIX. mendera arte ez zen ezagutu lehenengo banakako eskularia emakumearen izena. ‘Historia de la pelota vasca’ liburuan Santiago Lesmesek dio Josefa Ignacia Albisu’, ‘Joxepinaxi’, dela emakume hori. Lazkaon jaio zen 1859ko martxoaren 19an eta Donostian hil zen 1950eko otsailaren 4an.

Bere garaian oso arraroa zen pilotalekuetako kantxetan emakumeak ikustea. Eta askoz arraroagoa zen horietako batek gizon bati irabaztea. Bada horregatik egin zen ospetsu Josefa Albisu.

Oso kuriosoa da martxoaren 8an –gerora Emakumeen Nazioarteko Eguna- debutatzea ere, 1885ean. Bi gizonen kontra jokatu zuen eta biak menperatu zituen. Baina, nola sortu zen erronka?

Josefak berak ‘Fotos’ aldizkarian azaldu zuenez, eta Lesmesen liburuan jasoa dagoenez, honela izan zen: ‘Joxepiñaxi’ Labetxea baserrian, Lazkaoko frontoiaren ondoan, bizi zen. Bere auzokide bat Mateo Lasa zen. Hau emakumeez trufatzen zen sarritan.

Egun batean, emakumea nazkatu egin zen eta esan zion partida bat jokatuz gero ziur zegoela berak irabaziko zuela. Gizona zur eta lur geratu zen hasieran. Gero iseka egin zion baina herri osoa jabetu zenez ez zuen beste erremediorik izan erronka onartzea baino.

Botikariak antolatu zuen partidua eta, jokatu baino lehen, ikusmin handia izan zuen, garaiko prentsaren arabera.

Partiduaren kronikak honela deskribatzen du desafioaren eguna: egundoko jaia herrian, baserrietatik zetorren jendez betetako bideak; Donostia, Segura eta Tolosatik etorritako automobilak;  frontoia banderak hornitua eta 2.500 ikuslez gainezka. Jendea balkoi eta leihoetan, arboletara igota eta eskaileretara ere bai partidua ondo ikusteko…

Ontza bat urre zegoen jokoan baina ‘Joxepinazi’ren aitak behi bat ere apustu egin zuen alabaren alde. Anekdota bitxi batek ‘Joxepinaxi’ren nortasuna adierazten du: sakea egitean Mateok balio gutxiko txanpon bat atera zuen eta airera jaurti zuen. Lurrera jaustean Josefak zapaldu zuen eta askoz ere baliotsuagoa zen ogerleko bat atera zuen. Gerra psikologikoa partidua hasi baino lehen.

Oso ondo jokatzen zuen emakumeak eta hogei minututan 30-11 irabazi zuen. Herria pozez lehertu zen eta albistea bolbora bezala zabaldu zen. Jende gehiago etorri zen herrira eta beste partidu bat joka zezan eskatu zuten. Mateo umiliatuta sentitu zen eta uko egin zion. Ondoren, pelotari famatu bat, ‘Prancheas’ ezizenez,  topatu zuten eta gizon horri ere irabazi zion Josefak. Martxoaren 8ko arratsaldean jokatu zen partidua.

Ameriketara joateko eskaintza

Beste partidu batzuk ere jokatu zuen Josefak eta hain ospetxu egin zen ezen 6000 ogerleko eskaini zizkioten Ameriketara joateako, baina eskaintza errefuxatu egin zuen, ez baitzegoen Euskal Herritik kanpo bizitzeko prest.

Bere kalitatea bertso batzuetan jaso zuten

‘Historia de la pelota vasca’ liburuan beste emakume aintzindariak frontoietan ere agertzen dira. Tita Azantza eskularruz jokatu zuen eta bere izena 1790 inguruan ezagutu zen. Lehen zestalari ezagun María Unzuetak, 1890rako xistera profesionala erabiltzen zuen. Zestalari balentziarrek eta kalanek 1987an debutatu zuten eta eta erraketistak 1917an hasi ziren.