HARRO! LGTBI+ plataformak manifestazioa deitu du kolektiboaren merkantilizazioa salatzeko

EPOA (European Pride Organisers Association) –Europar Harrotasun jaiaren antolatzailea- hilaren 19tik 23ra bilduko da Bilbon. Bertan zein hiritan egingo den hurrengo Pride-ren (edo Europako ospakizuna erabakiko dute. Harro! Euskal Herrietako Transmaribibollo plataformak manifestazioa deitu du irailaren 21erako Bilbon. Arriaga plazatik irtengo da arratsaldeko 17:30ean ‘Harrotasuna ez dago salgai’ lelopean. EPOAk, erakunde publikoekin batera, sustatzen duen “eredu asimilazionista eta merkantilistari aurre egitea” du helburu ekitaldiak. 

HARRO!ren iritzian, Pride jaiak berberak, hotel gay-en inaugurazioak edota LGTBI+ elkarte jakin batzuen hegemonia instituzio publikoetan dira eredu horren adierazle. Kezkagarria da, plataformaren ustez, “neoliberalismoak LGTBI+ borrokekiko duen estrategia Euskal Herria osora hedatzen” ari dela.

“City marketing’ estrategia”

Instituzioak dira ekimen hauen babesleak eta horretarako “gure izenak erabiltzen dituzte: lesbianen izena, maritxuen izena eta trans pertsonena, gaur egun bazterretan bizi diren beste kolektiboei egunero aplikatzen dizkieten politika baztertzaileak estaltzeko”.

Orain dela gutxira arte Bilbo zen jaia egiteko hautagai faboritoa baina azkenean lehiatik kanpo geratu da. Hala eta guztiz ere, protesta egiteko beharra ikusi dute HARRO!ko partaideek Pride-ren filosofiari arbuioa erakusteko. “Turismo estrategia bat baino ez da, hiria eskaparate hutsan bihurtzen duena; alegia, parekidetasun eza, prekarietatea, pobrezia eta bazterketa estaltzen duen parke tematikoa. Beste makroekitaldi bat beraien ‘city marketing’ estrategien zerrendarako”, erakundeei erreferentzia eginda.

“Moralismo erlijiosoaz edota ezjakintasunaz zipriztindutako boterea beti saiatu da gu desagerrarazten. Orain, mugarik gabeko kapitalismoak merkatu-hobi bihurtzen gaitu”

“Borroka historikoa isilarazi nahi dute”

Gainera, haren ustez, “gure borroka historikoa” isilarazi nahi du horrek. “Moralismo erlijiosoaz edota ezjakintasunaz zipriztindutako boterea beti saiatu da gu desagerrarazten. Orain, mugarik gabeko kapitalismoak merkatu-hobi bihurtzen gaitu eta ez du zalantzarik ehunka mila euro inbertitzean gay-friendly turismoa sustatzeko”.

‘Gay-friendly’ hitzaren semantika mugatzaile, merkantilista, arrazista eta kapitalista ere salatzen dute: “Gizon gay, maskulino, zis eta txuriari egiten dio erreferentzia, izan ere, euren interesetan ez dago lekurik lesbianentzat, %85eko langabezia pairatzen duen trans kolektiboarentzat, ezta errefuxiatuentzat ere. Erosteko ahalmen handia dutenentzat baino ez dute begirik”.

Kolektiboak ez duela onartuko marka bihurtzea dio eta horretarako “neoliberalismoaren erasoen aurrean zutik agertzen diren eragile sozial eta kolektiboekin sareak eta aliantzak ehundu” nahi ditu.

Hori dela eta atxikipen kanpaina sortu dute. Orain arte 120 eragiletatik gora bat egin dute Irailaren 21eko manifestazioarekin.

 

Atxikimendua eman duten eragileak:

  • TransMariBiBollo / LGTBI eragileakEuskal Herrikoak
  • 7menos20
  • Aldarte
  • Antsoainen Harro
  • B.A.L.A
  • Bizkaiko E28 koordinadora
  • Bullerak
  • Donostiko asanblea Transmarikafeminista
  • EHGAM
  • Euskal Hartzak
  • Gasteizko E28 koordinadora
  • Guztiok
  • Hiruki Larroxa Kolektiboa
  • Intifada Marika
  • Iruñeako asanblada transbollomarika
  • Iruñeako E28J Plataforma
  • Lugatibe
  • Iris proiektua
  • Lumagorri
  • Medeak
  • MDMA Bollera taldea
  • Miaukatuz
  • Ozen LGTB
  • Sare lesbianista
  • Uribe Kostako Asanblada Transmaribibollo-a
  • Zikutak

Estatu mailakoak

  • Asamblea de Marikas Llibertaries Transfeministes de Barcelona
  • Assemblea Atzagaia (Bartzelona)
  • Bloque Andaluz de Revolución Sexual
  • Bujarra Asturies
  • Fúria Desviada (Terrassa)
  • MMM (Movimiento Marika de Madrid)
  • Orgullo Crítico Madrid
  • Rudes Rebels (Col·lectiu feminista anticapitalista i antifeixista d’acció directa – Terrassa)
  • THC (Trans Histerikas Combativas de Barcelona)

 

  • Sindikatuak

 

  • ELA
  • LAB
  • CCOO
  • ESK
  • STEILAS
  • CNT
  • Hiru
  • Etxalde

 

  • Internazionalistak

 

  • Komite Internazionalistak
  • BDZ Bizkaia
  • BDZ Gasteiz
  • INCYDE
  • Ongi Etorri Errefuxiatuak

 

  • Feministak

 

  • Aistak Sopelako talde feminista
  • Amar kolektibo feminista
  • Arabako Emakumeen Asanblada
  • Argitan E.A.E Barakaldo
  • Asociación Mujeres en la Diversidad
  • Basauriko Emakumeen Taldea
  • Bargaztak, Oñatiko talde feminista
  • BEA (Bizkaiko Emakume Asanblada)
  • Bilboko Okupazio bulegoa
  • Bilgune feminista
  • Emakumeok Gerraren Aurka
  • Emagin
  • Emari Sestaoko talde feminista
  • Faktoria Lila
  • FeministALDE
  • Kalamiak Bilboko Alde Zaharreko Gazte Talde Feminista
  • Komantxe konpartsa
  • La posada de los abrazos – Besarkatuz
  • Lore More
  • Marienea Basauriko emakumeen etxea elkartea
  • Marimatraka Santurtziko talde feminista
  • Mariorratz Talde Feminista
  • Mujeres del mundo-Babel
  • Negeak
  • Oreretako Amalatz feminista taldea
  • Plaza feminista
  • Portugaleteko mugimendu feminista
  • Raizes
  • Revoltosas Bilbi
  • Usansoloko Talde Feminista

 

  • Gazteak eta ikasleak

 

  • Eragin Bilbo
  • Alternatiba gazteak
  • Ernai
  • Gazte komunistak
  • Ikasle Ekintza
  • Judimendiko Gazte asanblada

 

  • Okupazio mugimendua

 

  • 7katu gaztetxea
  • Anna Campbell gune askea
  • Bilboko okupazio bulegoa
  • Errekaleor Bizirik
  • Gasteizko Gaztetxea
  • Hori bai gaztetxea
  • La Kelo gaztetxea
  • Talka
  • Txirbilenea kulturgunea

 

  • Eragile anitzak

 

  • SOS racismo Araba
  • SOS Racismo – Bizkaiko SOS arrazakeria
  • Ailaket
  • Akelarre
  • Arkanbele
  • Askekintza
  • Bizilagunekin
  • Bizilur
  • Bizkaiko Etxebarrukoak-ATH
  • Bizkaiko Urtxintxa Eskola
  • Euskal Herrian Euskaraz
  • Ekintza Zuzena
  • Ekologistak martxan
  • Goierri Antiespezista
  • Hala Bedi irratia
  • Joxemi Zumalabe
  • Kaixo Konpartsa
  • Komantxe konpartsa
  • KEM-MOC
  • Mugarik gabe
  • NOR EH Antiespezista
  • PDS – Plataforma por los Derechos Sociales de Gasteiz
  • Piztu Bilbo
  • Sare Antifaxista
  • Taupaka Sortzailen elkartea
  • Txomin Barullo Konpartsa
  • Uluka Roller Derby

 

  • Aipatutako eragileetaz aparte, eremu politikotik EHBildu, Elkarrekin Podemos, Alternatiba eta Ezker Anitza alderdien babesa jaso du deialdia.

Azpimarratzea dago Metaleko Intersindikalarekin sortutako elkarlana.