Durangoko Azokarako gida feminista

Durangoko Azokan emakume egileen presentzia nabarmena izango da aurten ere, ostegunetik igandera arte. Berrogeita hamar aurkezpen edo kultur adierazpen baino gehiagotan beraiek izango dira protagonista. Feminismoari dagokionez, Simone de Beauvoiren ‘Bigarren Sexua’ eta Silvia Federiciren ‘Mundua berriz liluratuz’ gailentzen dira liburuen aurkezpenen artean.

‘Bigarren sexua’ itzulpenarekin batera, Iratxe Fresneda eta Nora Alberdik egin duten ‘Bigarren sexua(z). Collage’ dokumentala ere Durangon estreinatuko da, abenduaren 6ean, 19:30ean.

Baina programazioan Euskal Herrian kaleratu diren feminismoaren inguruko liburu interesgarriak badaude ere. Esate baterako, Oiane Valeroren ‘Euskal Langile Andrea. Antzinako erregimenetik kapitalismora” (Ipes); Onintza Iruretaren ‘Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak’ (Argia); Samara Velteren ‘Nik sinesten dizut’, bortxaketaren kulturaren inguruan (Txalaparta) edo Uxue Alberdiren ‘Kontrako eztarritik’, emakume bertsolarien diskriminazioaren testigantzak (Susa). Gai horri lotutako beste liburu bat ere aipa daiteke: ‘Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen’ (UEU), Miren Artetxe eta Ane Labakarena.

Saiakeren artean, azkenik, nabarmentzekoak dira ‘Argi-izpiak txarrantxen artean’, 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko’ (UEU), eta ‘Trikua esnatu da’, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelen elkarlana, hizkuntza eta generoari buruzko hausnarketa (Susa)

Literaturan, Mari Luz Esteban antropologoaren poema bilduma berria ‘Andre zaharraren manifestua’ (Pamiela) eta Kattalin Minerren ‘Moio. Gordetzea ezinezkoa zen’ (Elkar) aurkeztuko dira. Ione GorostarzurenEz da erditzea’ amatasunaren inguruko poemarioa (Elkar) ere interesgarria da.

Zinema arloan, Lara Izagirre zornotzarrak bere bigarren luzemetraia ‘Nora’ren lehenengo irudiak eta Bertha Gaztelumendi kazetariak ‘Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa’, Gladys del Estal eta mugimendu antinuklearrari buruzko dokumentala plazaratuko dituzte azokan.

‘LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian’ Izotz Barrio, Andrea Lopetegi eta Usua Garinen dokumentala ere azpimarratzekoa da. 80ko hamarkadan aurrenetariko emakumea euskal rocka egiten Lou Olangua abeslariaren ibilbidea kontatzen du filmak.

Musikan, nabarmentzekoa da Feministaldia jaialdi feministarako prestatutako ikuskizuna ‘Mauriziak ez du inor hil’. Lorea Argaratek eta Ines Osinagak Maurizia Aldeiturriaga panderoa jole eta kopla inprobisatzaileari egindako omenaldia da. Egileek euskal folklorea eta elektronikoa batzen dituzte euren proposamenean. Bestalde, ‘La Basu’k eta Zea Mays-ek ere kontzertuak eskeiniko dituzte.

 

Egunez egun eskainiko diren ekitaldiak, arloka:

Liburuen Aurkezpenak

Osteguna 5

AHOTSENEA-SOLASALDIAK

11:30 Yolanda Arrieta. ‘Ataria’ (Denonartean).

13:00 Garbiñe Ubeda. ‘Mehatxua’ (Elkar).

13:30 Hainbat autore. ‘8 emakumezko’ (Balea Zuria).

17:30 Alaia Martin eta Amets Badiola. ‘Leihoen afasia’ (Eztena-Arte eszenikoen jaialdia).

18:30 Karmele Mitxelena. ‘Erakusleihoan’ (Erein).

19:00 Miren Agur Meabe. ‘Hezurren erretura’ (Susa).

ARETO NAGUSIA

18:00 ‘Euskal Langile Andrea. Antzinako erregimenetik kapitalismora’. Oiane Valero (Ipes).

18:30 ‘Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak’. Onintza Irureta (Argia).

Ostirala 6

AHOTSENEA

10:30 Paloma Rodriguez-Miñambres. ‘Oroimenaren xaflakortasuna’ (Erein).

12:00 Karmele Jaio. ‘Aitaren etxea’ (Elkar).

14:30 Miren Billelabeitia, Mungia BHIko ikasleak, Ramon Saizarbitoria. ‘Aitita-amamen guda zibila’.

16:00 Aintzane Usandizaga. ‘Kabitu ezina’ (Elkar).

19:30 Silvia Federici. ‘Mundua berriz liluratuz’ (Katakrak)

ARETO NAGUSIA

12:30 Orainean naiz. Yoga saioa. Maite Eizmendi.

13:00 ‘Nik sinesten dizut’. Samara Velte eta Aleka bildumako ordezkaria (Berria, Elkar, Jakin eta Txalaparta).

15:00 ‘Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak’. Ainize Madariaga (UEU).

19:30 ‘Bigarren sexua’. Eskafandra taldea (Elkar). Itzulpenarekin batera, Iratxe Fresneda eta Nora Alberdik egin duten ‘Bigarren sexua(z). Collage’ dokumentala ere estreinatuko da.

Larunbata 7

AHOTSENEA

11:30 Maria Orcasitas Vicandi, Andrea Perales Fernandez de Gamboa eta Angela Garcia Mardones. ‘Errebelde 50 bider’ (Erein).

12:00 Miren Amuriza. ‘Basa’ (Elkar).

12:30 Eneritz Artetxe. ‘Karanbola hirukoitza’ (EHAZE).

17:00 Yurre Ugarte eta Joseba Larratxe. ‘Joana Maiz’ (Harriet).

18:30 Eva Illouz. ‘Arimaren etorkizuna’. Danele Sarriugarte itzultzaileak aurkeztuta (Katakrak).

19:30 Barbara Ehrenreich & Deirdre English. ‘Sorginak, emaginak eta erizainak’ (Katakrak)

ARETO NAGUSIA

12:00 ‘Xixili’. Leire Lekuona

15:30 ‘Moio’. Gordetzea ezinezkoa zen. Kattalin Miner (Elkar).

17:00 ‘Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen’. Miren Artetxe, Ane Labaka (UEU).

19:00 ‘Throwing voices: Eskozia eta EHren arteko elkarrizketa musikatua’. Uxue Alberdi, Rachel Newton (Gerediaga Elkartea, Edinburgh IBF).

Igandea 8

AHOTSENEA

11:30 Mari Luz Esteban. ‘Andre zaharraren manifestua’ (Pamiela).

13:00 Ione Gorostarzu. ‘Ez da erditzea’ (Elkar).

14:00 Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel. ‘Trikua esnatu da’ (Susa).

16:30 Castillo Suarez. ‘Irautera’.

18:30 Uxue Alberdi. ‘Kontrako eztarritik’ (Susa).

ARETO NAGUSIA

12:30 ‘Argi-izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko’. Maria Ruiz, Oihana Etxebarrieta, Laura Vara (UEU).

17:30 ‘Basabizitzaren deia’. Nerea Azpurua, Lina Ugarte (Asociación Lectura Fácil – Euskadi Irakurketa Errea Elkartea).

Kontzertuak

AHOTSENEA

Osteguna 5

15:40 La Basu. Gerra.

Ostirala 6

11:40 Zea Mays. ‘Atera’.

13:40 Mad Muasel. ‘Vualah!’

16:20 Afrika Bibang. ‘Sua’.

KABI@

18:00 ‘Mauriziak ez du inor hil’. Ines Osinaga eta Lorea Argarate.

PLATERUENA

Igandea 8

20:00 Maider Zabalegi. ‘Bidean’ diskoaren aurkezpena. Dohainik

Ikusentzunekoak

IRUDIENEA

Osteguna 5

20:00 ‘Tantaka’ (10’). Websailaren lehen atalaren aurkezpena. Idoia Rodriguez eta Joana Parot.

Ostirala 6

17:00 ‘Medvedek’ (Ainhoa Gutiérrez del Pozo), ‘Lursaguak’ (Izibene Oñederra)

19:00 ‘LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian’. (58’) Dokumental luzea. Izotz Barrio, Andrea Lopetegi eta Usua Garin.

Larunbata 7

12:00 ‘Nora’ (2’30’’). Fikziozko film luzea. Filmaren lehenengo irudiak. Lara Izagirre – Gariza Films eta La fidéle Production.

17:45 ‘Pikuak’ (30’). Fikziozko websailaren 3 atalen proiekzioa. Maddi Castro.

Igandea 8

13:30 (*) ‘Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa’. (64’). Dokumentala. Bertha Gaztelumendi – Hiru Damatxo

Umeentzat

SAGUGANBARA-ARETO HANDIA

Osteguna 5

14:00 ‘Klarisa eta K taldea. Arimen parkearen misterioa’. Arrate Egaña idazlea eta Marimar Agirre ilustratzailea. 8-12 urte arteko gaztetxoak (Erein argitaletxea).

19:00 ‘Kokojoko’. Bideo jokoa. Eider Eibarren zuzeneko marrazkiak eta aurkezpena.

Ostirala 6

17:00 ‘STEAM esperimentuak haurrentzat’. Liburuaren aurkezpena. Ana Galarraga. 5-10 urte arteko gaztetxoak. (Elhuyar)

Larunbata 7

19:00 ‘Tximeletak hondartzak’. Liburuaren aurkezpena. Maixa Zugasti. 10-13 urte arteko gaztetxoak (Erein).

 

Arte Eszenikoak

SZENATOKIA

Larunbata 7

12:30 ‘Nundik Nora’. Uribarri Atxotegi eta Ane Gabilondo. 13:30,  19:30 eta 20:30ean antzeztuko da

13:00 ‘Lolipop’. Cía Cecilia Paganini. 17:30 eta 18:30ean

Bestelakoak

BARTOLOME ERTZILLA MUSIKA ESKOLA

Larunbata 7

Mahai ingurua

18:30ean ‘Euskara integrazio hizkuntza. Zer diote euskaldundutako euskal herritar berriek?’

Moderatzailea: Onintza Irureta. Argiako erredaktorea.

Mahaikideak:

  • Tarana Karim. Azerbaijanen jaio eta Tolosan bizi den emakumeen eta elkarbizitzaren aldeko aktibista.
  • Bouba Diouf. Senegalen jaio eta Bilbon bizi den kale-saltzaile eta sukaldaria.
  • Petra Elser. Alemanian jaio eta Euskal Herriko hainbat txokotan bizi izandakoa. Itzultzailea eta euskara eta etorkinen integrazioaren aldeko ekintzailea.

Programa osoa jasotzeko klikatu hemen