Sorginenea, Gasteizko Emakumeen Etxeak bihar irekiko ditu ateak

Hogei urte pasatu dira Gasteizko emakume feministak Emakumeen Etxea aldarrikatzen hasi zirenetik. Azkenean ere “Sorginenea-Tu Casa feminista”-k bihar irekiko ditu ateak eta zabalik egongo da 12 ordutan (goizeko 11etatik gaueko 11etara) andra gazteiztarrek ezagutu dezaten. Zerbitzu berria Etxanobe Jauregian dago, Santa María kalea 11n.

Etxearen kudeaketaz Sorginenea elkartea arduratuko da. Udalarekin lankidetza hitzarmena sinatu zuen ahalduntze feminista sustatzeko eta eraikinean “Sorginenea-Tu casa feminista”-n proiektuari loturiko jarduerak egiteko. Urte honetarako plan operativoa martxan jartzeko 90.000 euro eskuratu ditu elkarteak eta akordia urtean urtean berrikusiko da.

Sorginenea elkartekoek beste Emakumeen Etxeen kudeaketa eredu batzuk ikusi eta gero, hala nola, Donostiakoa, Basaurikoa edo Ermuakoa, Gasteizerako formula “orijinala” asmatu dutela uste dute. Biharko ekitaldian bazkideak egiteko leku bat egongo da. “Ekarpen txikia eskatuko diegu eta bi bazkide mota eskainiko ditugu, proiektuarekiko konpromisoaren arabera”. Ate irekien eguna ideiak jasotzeko ere aprobetxatuko dute.

“Sorginenea” 12 ordutan egongo da zabalik andra gazteiztarrek ezagutu dezaten eta kudeatuko duen elkarteak emakumeontzak “gune ziur eta askea” izatea nahi du

Zerbitzu berria Gasteizko emakumeak batzea eta denontzat “gune ziur eta askea izatea” nahi dute. Udalarekin sinatutako elkarlanerako dokumentuan zehaztuta daude gainontzeko helburuak: “Emakumeen etxea inklusiboa, irekia eta askotarikoa izango da, eta honako helburu hauek ditu: Gasteizko erreferente bihurtzea emakume guztientzat eta feminismoaren eta berdintasunaren alde lan egiten duten kolektibo guztientzat, sormena, hausnarketa eta, batez ere, egiteko beste modu batzuk sustatzeko topagunea izatea, eta dibertsiorako toki goxoa eta ikasteko errespetu eta ekitate esparrua izatea”.

“Sorginak ohoratu nahi ditugu”

Sorgineneakoek ‘Ser’ kateari esan diotenez, ez da zentro zibikoen modukoa izango. “Araudian zer-nolako ekintzak egin daitezkeen zehaztu dugu; hau ez da izango: ‘Aizu gela bat behar dut jarduera baterako”.

Beldur dira hemendik gutxira lekua txikia gera dadin: “Hirian elkarte asko daude lan egin nahian eta ez daukate espaziorik ”. Hori alhalbidetzea “ezinbestekoa dela” pentsatzen dute, emakumeok “asko daukagulako esateko” gizartean. 

Espazioaren arazoa aurreikusi zuten baina “hain beharrezkoa zen gure esparru propioa izatea ezen eraikin hau hartzeari baietz esan genion”, aitortu dute Sorginenea elkartekoek. Gainera, Udalaren Jabekuntza Eskolen ikastaroak ere bertan izango dira.

Hala eta guztiz ere, pozik daude elkartekoak emakumeen etxea hor dagoelako. Inauguraziorako eguna ere ez dute auzaz jarri. Egun aproposa aukeratu dute -udazkeneko ekiknozioa- mezu bat zabaltzeko: “Sorginak, emakume jakintsu horiek, ohoratu nahi ditugu eta aldi berean guztion etxearen hazia landatu nahi dugu”.