Emakumeen mutilazio genitala debekatu du Sudanek

Sudanek debekatu egin du emakumeen mutilazio genitala. Feminismoak ekimena txalotu egin du, baina uste du legea ez dela nahikoa izango gizartean oso errotuta dagoen jarduera geldiarazteko.

Egipton, adibidez, 2008an debekatu zen genitalen mutilazioa, eta legeak aldatu egin zituzten 2016. urtean, praktika errazten duten medikuak eta gurasoa kkriminalizatzeko. Zazpi urtearteko espetxealdi-zigorra ezarri diezaekete operazioa egiteagatik, eta 15 urte arte ezgaitasun edo heriotza eragiteagatik.

Hala ere, prozesu judizialak arraroak dira, eta mutilazioek isilik jarraitzen dute. Nazio Batuen arabera, 15 eta 49 urte bitarteko emakume egiptoarren %70 mutilatu dituzte, gehienak 12 urtebete baino lehen.

Etorkizunean, emakumeen mutilazio genitala egiten dutenek Sudanen, dela establezimendu mediko baten barruan, dela besteleku batean, hiru urteko kartzelari eta isunari aurre egin beharko diete, ‘The New York Timesek’ aditzera eman zuenez.

Mundu osoan, gutxienez 200 milioi neska eta emakume izan dira praktika horren biktima

“Urrats handia da hau Sudanentzat eta haren gobernu berriarentzat”, esan zuen Five Fundazioko Nimco Alik. Mundu mailan mutilazio genitala amaitzeko kanpaina egiten du erakunde horrek. “Afrikak ezin du aurrera egin, neskak eta emakumeak zaintzen ez baditu”, gehitu zuen Alik.

«Aro berri» baten hasiera

“Legeak neskatoak barbaridade horretatik babesten eta duintasunez bizitzen lagunduko du”, esan zuen Salma Ismail-ek, Haurrentzako Nazio Batuen Fondorako Jartum-en bozeramaileak. Gainera, haren ustez, “neskatoak mutilatu nahi ez zituztena amak ezetz esatera animatuko ditu”.

Lege aldaketa Zigor-legedian zuzenketa baten bidez egin da eta apirilaren 22an onartu zen. Sudanen emakumeen eskubideentzako “aro berri” baten hasiera gisa onartu da.

NBEren arabera, Sudango 14 eta 49 urte bitarteko emakumeen %87k, gutxigorabehera, mutilazio genitala jasan dute. Praktika hori oso arriskutsua da emakumeen bizitzarako eta osasunerako. Zehazki, arazo mediko larriak eragin ditzake: gernubideetako infekzioak, umetokiko infekzioak, giltzurrunetako infekzioak, kisteak, ugalketa-arazoak eta sexu-harreman  mingarriak.

Mundu osoan, gutxienez 200 milioi neska eta emakume izan dira praktika horren biktima Afrikako 27 herrialdetan. Baita Asia eta Ekialde Ertaineko eremuetan ere.