Zinemaldiako sailik garrantsitzuenak, sail ofizialak hain zuzen, emakume gutxi barnebiltzen du beste behin ere. 21 filmeetatik, 6 baino (% 28) ez dituzte zuzendu. Gainera, Donostia saria gizon bati, Javier Bardem aktoreari, emango zaio.
Hemen euskal emakume zinegilearen elkarteak azken urteetan jaialdiaren zuzendaritzari emakumeen kopurua gehitzeko eskatu dio, batez ere atal garrantzitsuenetan. Izan ere, indarkeria sinbolikoari aurre egiteko beharrezkoa da ikuspuntu feminista eta femeninotik istorio berriak asmatzea
Baina matxismoa hormigoi armatuzko horma da eta ez dago prest gai sakonetan kontzesiorik egiteko. Hortaz, emakume zuzendarien presentzia urria da lehiaketan. Horren froga da ez dela estatuko emakume zinemagileen CIMA elkarteak urtero eskatzen duena beteko: parekidetasuna oso maskulinizatutako sektore batean. Erabakian instituzioen ardura azpimarratzen du. Elkarteak egin duen azken txostenean dioenez, 2022an, sektoreko profesionalen artean emakumeak % 37 izan dira, eta gizonak, berriz, % 63.
‘Sultanaren ametsa’, film feminista
Nabarmendu beharreko beste faktore bat da emakumeen proposamen guztiak ez direla iraultzaileak. Eduki feminista argia duen pelikula bakarra ‘Sultanaren ametsa’ da. Isabel Herguera espainiarrak zuzendu du eta 1905ean Bengalan idatzitako zientzia-fikziozko ipuin feminista batean inspiratuta dago.
Beste proposamen interesgarri batzuk hauek dira:
- ‘O corno’. Jaione Cambordak (Espainia) sorginen ehiza moderno bat irudikatu du. Protagonistak, emaginak, bere herritik alde egin behar du eta argumentua ihesaldian zentratzen da.
- ‘All dirt roads taste of salt’ da Raven Jackson (EE BB) olerkari, argazkilari eta zinemagilearen lehen film luzea. Mississippiko emakume baten bizitzako hainbat hamarkada hartzen dituen esplorazio lirikoa egiten du.
- ‘The Royal Hotel’, Kitty Green (Australia). Bi emakume estatubatuarren abentura Australiako herri ezkutu batean kontatzen du.
Maitasunak ez du minik ematen
- Isabel Coixeten, ‘Un amor’. Beste emakume bat herri txiki eta ezkutu batean. Bertan sexu-harreman zoroa hasi du. Horren ondorioz, suntsituta geratu da. Segur aski, interesgarria izango da pelikula ikusita, emakumeok horrelako harremanetan sartzeko arriskuaz, erraztasunaz eta efektuez hausnartzeko, baina horrelako harreman bati amodiozkoa deitzea erabat desegokia da. Maitasunak ez du minik ematen.
- Emakumeen presentzia sail ofizialean beste bi pelikularekin amaitzen da: ‘Kalak’, Isabella Eklöf (Suedia), non gizon batek bere buruarengandik ihes egingo duen aitak sexualki eraso baitio eta ‘Puan’, María Alché (Argentina), Benjamín Naishtatekin batera. Film honetan bi gizonek duelu dialektiko dibertigarri bati helduko diote Filosofia katedra bat eskuratzeko asmotan.