Afganistango emakumeen aldeko protesta Bilbon

Afganistango Emakumeen Defentsarako Nazioarteko Batzordeak manifestazioak deitu ditu mundu osoan datorren larunbaterako, hilak 7, talibanen erregimenak ezarritako terrore-erregimena salatzeko. Bilbo da bat egin duen lehen hirietakoa, eta 11:30ean elkarretaratzea izango da, Gobernu Zibilaren aurrean, Plaza Eliptikoan.

Azken bi urteetan, talibanen gobernuak ehunka emakume atxilotu, torturatu eta hil ditu beraien etxeetan, egindako protesta-manifestazioetan parte hartzeagatik. Emakumeen eskubideen defendatzaile askok klandestinitatera pasatu behar izan dute errepresalien beldur.

Azken atxilotuetako bat Afganistango Emakumeen Protesta Mugimenduko borrokalaria Neda Parwani izan da.  Irailaren 19an Kabulen atxilotu zuten, senarrarekin eta 4 urteko semearekin batera, eta leku ezezagun batera eraman zituzten. Parvanik emakumeen hezkuntzarako, lanerako eta askatasunerako eskubidearen alde borrokatzen du.

Afganistango Emakumeen Mugimendu Espontaneoak nazioarteko komunitateari eta potentzia handiei eskatu die berehalako asiloa eman diezaietela mehatxatutako emakumeei

Afganistango Emakumeen Mugimendu Espontaneoak Neda Parwani, haren senarra eta 4 urteko semea atxilotzea gaitzetsi du, eta berehala eta baldintzarik gabe askatzea eskatu du. Halaber, nazioarteko komunitateari eta potentzia handiei eskatu die berehalako asiloa eman diezaietela mehatxatutako emakumeei, eta presioa egin diezaietela talibanei, Afganistanen manifestatzen diren emakumeak erreprimitzeari eta espetxeratzeari utz diezaioten.

Sei hilabete bete dira, halaber, Matiullah Wesa hezkuntzako ekintzailea modu arbitrarioan atxilotu zutenetik Afganistanen neskatoen hezkuntza debekatzearen aurka protesta egiteagatik.

NBEren txosten berri batek 2022ko martxotik 2023ko abuztura bitartean emakumeen eta nesken eskubideen erregresio sistemikoa arakatu du eta indarkeria matxistaren ehunka kasu erregistratu ditu. Volker Turk NBEko Giza Eskubideen komisarioaren arabera, emakumeei hezkuntza, lana eta espazio publiko gehienak debekatu zaizkie talibanek igorritako ediktuen bidez.

Giza eskubideen krisia Afganistango milioika emakume, gizon eta haurrengan eragiten ari da, eta nazioarteko arreta eskatzen du.