MARIA GOROSARRI | EHU-KO IRAKASLEA 
«36ko gudaren emakume presoak ez zituzten politikotzat hartzen»

Maria Gorosarri EHUko irakasleak eta Durango 1936 elkarteko kideak andrenganako errepresioari buruz eta Durangoko emakumeen kartzelaren inguruan hitz egingo du bihar San Agustinen, 19:00etan.

‘Andreen aurkako errepresio faxista: Durangoko espetxea’ hitzaldia Andereak-ek, bortizkeria matxistaren aurkako elkarteak, antolatu du kulturgunearekin batera. Euskeraz izango da, aforo mugatua da eta erreserbak Museoan edo 946030020 telefonoan egin daitezke.

EHUko irakasleak Alemaniako artxiboetan ikertu ditu errepresio faxistaren ezaugarriak eta ondorioztatu du Europako faxismoak “zerikusia eduki zuela herrialde guztietan, nahiz eta Alemanian arrazan eta Estatu espainarrean, Portugalen eta Kroazian katolizismoan oinarritu”.

Emakumeenganako errepresioan, hain zuzen, faxismo guztiak bat etorri ziren. Zer nolako indarkeria aplikatu zuten azaltzeko hainbat mota desberdindu ditu. Lehenengoa, indarkeria instituzionala da: exekuzioak eta legez kanpoko exekuzioak, batetik, eta emakumeentzako espetxerik ez izatea, bestetik.

“Bestelako eraikinak ziren presondegiak: komentuak, ospitale izandakoak. Horrek esan nahi du ez zegoela ziegarik banaka edo binaka egoteko, baizik eta gela batean egoten zirela berrogei, berrogeita hamar emakume… Lurrean egiten zuten lo eta umeekin egoten ziren”. Gainera, ez zuten komunik eta dutxarik, eta ez ziren irteten.

Prostituzio autonomoa delitua zen baina proxenetismoa toleratzen zen. 1939-40an prostituziora bultzatzen zituzten andra gehienak, denak ez esateagatik, garaituak izan ziren”

Gorosarriren ustez, frankistek ez zituzten emakumeak preso kontsideratzen. Izan ere, “emakumeen errepresioa euren berreziketan zentratu zen; gizonak, aldiz, preso politikoak ziren”.

Beharrik ez emotea

Bigarren indarkeria mota ekonomikoa da, beharrik ez emotea. “Horrela ito egiten zituzten”. Errepublikak prostituzioa abolitu eta frankismoak berreskuratu egin zuen. “Prostituzio autonomoa delitua zen baina proxenetismoa toleratzen zen. 1939-40an prostituziora bultzatzen zituzten andra gehienak, denak ez esateagatik, garaituak izan ziren”, argitu zuen Gorosarrik.

Ikerlariak berak beste indarkeria mota bat ikusi du: indakeria pribatua. “Frankismoak garaitu zituen andrazkoentzako rol berria ezarri zuen, eremu publikotik ateratzea. Sindikatuek eta alderdiek onartu egin zuten eta klandestinitatean ez zen andrazkorik egoten ez zuzendaritzetan, ezta bestelako koadretan ere”.

Indarkeria pribatu honek genero indarkeria edo indarkeria matxista ere hartzen du bere baitan. “Gerrara joandako gizonek, gerran ikusitakoa ikusi eta gero, etxera bueltatu eta frustrazio hori nola bideratu zuten? Ahozko testigantzetan lotsa dago esateko heroia indarkeriak hartuta bueltatzen zela. Hori oso ondo ikusten da Serbian, 90eko hamarkadan zegoen CNNko sindromean. Telebistan arratsaldeko albistegia ematen zutenean indarkeria sexistaren telefonoaren jarduerak gora egiten zuen”.

Durangoko espetxea

Durangoko espetxea komentu bat izan zen eta 39ko azaroan Nevers ikastetxea dagoen lekuan antolatu zuten. Urtebete eta hilabete egon zen zabalik. Gorrosarriren iritzian, espetxearen barruko bizimoduaren inguruan bi gauza dira garrantzitsuak: “Bata, prostituzio autonoma ez ezik, abortua ere delitua ezarri zuela frankismoak eta bi delitu horiek egiten zituztenak Durangoko espetxean goiko pisuan zeuden. Mojek gune horri ‘Shangai’ esaten zioten. Beheko pisuetan preso politikoak egoten ziren”.

Bigarrena, preso politikoak hainbat motatakoak ziren. “Preso gazteek formakuntza politikoa zeukaten eta fronten parte hartu zuten”. Horietako bat Rosario ‘la Dinamitera’ izan zen. Gorosarrik hil baino lehen elkarrizketatu zuen.

Gerrara joandako gizonek, gerran ikusitakoa ikusi eta gero, etxera bueltatu eta frustrazio hori nola bideratu zuten?”

Preso zeuden emakumeek biziraupen mekanismo ugari sortu zituzten. Adibidez, zelula txikiak antolatzea. Helburu garrantzitsuenetakoa andra nagusiak babestea zen. “Ez zekiten irakurtzen eta ez zeukaten kontzientzia politiko handirik, beraz ez zekiten zer gertatzen zitzaien, zergaitik zeuden bertan, zer zen errepresioa…”.

Gertuko presoak

Zeluletan hiru erreferente zeuden: preso gazte bat animoei eusteko, preso nagusi bat eta gertuko preso bat, Durangokoa edo Euskal Herrikoa. Gertukoek etxetik jasotzen zuten janaria besteekin partekatzen zuten eta  gazteek ez zekitenei irakurtzen irakasten zieten.

Gorosarriren birramama gertuko presoa izan zen. “Egunero esnea eramaten zioten eta denen artean edaten zuten. 40 urte zeukan preso sartu zutenean. UGTkoa zen eta manifestazioetan eta aurreko hauteskude kanpainan ere partu hartu zuen baina ez zekien ez irakurtzen, ezta idazten ere”.

Eta Durangoko kartzelan ikasi zuen irakurtzen eta presoek bizi izandakoak piztu zuen ikerlariarengan memoria historikoa berreskuratzeko grina.