100.000 emakumetik gora pentsio eskubiderik gabe daude Euskal Herrian

Emakumeak bizitzaren mantentzeaz arduratu dira betidanik, hots, familiaren zaintzaz eta etxeko lanez. Estatu espainarrean frankismoak suposatu zuen injustizia historikoaren ondorioz milaka emakume jubilatu pobrezian bizi dira. Izan ere, diktaduran etxetik kanpo lan egiten zuten emakumak ezkondutakoan dote bat eskaini eta etxean konfinatzen zituzten.

Hala ere, bazeuden etxetik kanpo lan egiten zutenak. Ikasketak zituztenek irakaskuntzan, bulegoetan eta osasungintzan jarduten zuten kotizazioak bermatuta. Baina beste batzuk azpi ekonomian ibiltzen ziren eta euren soldatak (diru beltza) gizonena osatzeko zela pentsatzen zen. Horien artean baserritarrak, artzainak, itxasoaren inguruko ofizioetan zebiltzanak, mojak eta abarrekoak zeuden. Hirugarren kategoria batean soldata baxuak zeuzkatenak, autonomoak eta garbiketa lanetan zebiltzan guztiak zeuden.

Bada lehenengoak kenduta, beste guztiek gaur egun pentsioa miserableak dituzte edo senarrarenaren menpekoak dira. Euskal Herrian 100.000 emakume baino gehiago daude egoera horretan. Hala azaldu zuen emakume pentsiodunen elkarteko Onekaren bozeramailea Nekane Berriotxoak ‘Sada Badago’ Durangoko Jardunaldi Feministetan.

Onekako partaide batek talde feministei dei egin zien hurrengo A25ean arreta berezia ipintzeko emakume nagusiengan

Egoera latzenean daudenak alargunak dira. Emakume horien pentsioa 500 eurokoa da eta gutxi dira 1.000 euro kobratzen dutenak. Horren ondorioz, ezin dute bizitza sozial normala egin. Berriotxoak azpimarratu zuenez, 80 urteko andra asko pobrezian bizi dira eta “kuraia handiz” egoten dira euren egoera salatzeko udaletxeetako plazetan astelehenero.

Tratu txarrak

Onekako ordezkariak emakume horiek pairatzen duten biolentzia ere salatu zuen. Normalean mantentzen dituzten semeegandik jasotzen dituzte tratu txarrak. Beste Onekako partaide batek talde feministei dei egin zien hurrengo A25ean arreta berezia ipintzeko emakume nagusiengan.

Greba orokorra deitu dute urtarrilerako eta gonbidapena luzatu dute azaroaren 16an egingo den mobilizazioan parte hartzeko

Instituzioek laguntzak ematen dizkietela pentsio gutxiko emakumeei baina ez dutela horretarako bidea errazten diote Onekakoek. Emakume horiek ez dute jaso ahal dutena eskuratzen informazio falta, burokraziaren konplexutasun, eskatzeako lotsa eta laguntza horiek eskuratzeko aukeraren aurrean duten eszeptizismoarengatik.

Emakume jubilatuen plataformak zera eskatzen du:

  • Gobernuek dirua ipin dezatela gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izan dadin
  • Alargunei arreta berezia eskaintzea erosteko ahalmena gal ez dezaten
  • Dohaineko zerbitzu publikoak nagusientzat
  • Zaintza partekatua pertsona guztien artean

Emakume pentsiodunen elkartetik greba orokorra deitu dute urtarrilerako eta gonbidapena luzatu dute azaroaren 16an, 17:30ean, egingo den mobilizazioan parte hartzeko. Manifestazioek urtarrilean jarraituko dute. Hilabete horretan bi urte beteko dira udaletxeen aurrean egiten diren manifestazioak hasi zirenetik.