Zahar etxeetako langileen greba luzatuko da

Bizkaiko zahar etxeetako langileek amaitutzat eman zituzten 24an martxorako deitutako hamar greba egunak. Orain arte 38 egunez egin dituzte lanuzteak eta, arazoa konpondu ez dela ikusita eta langileen aldartea ezagututa, ELAk greba egun gehiago deituko dituztela iragarri du.

Langileen aldarrikapen nagusiak hurrengoak dira: lanaldi partzialekin bukatu (ordutegi horiekin dauden langileak lanaldiaren % 70etik beherako aldiak dituzte), soldata arrakalarekin bukatu (Aldundiko egoitza publikoetako lankideekin alderatuta % 40 gutxiago kobratzen dute), langile kopurua eta ratioak igo, Unai Rementeria ahaldun nagusiak bizikidetza-unitateen inguruan egindako propagandarekin bukatu eta emakumeen gatazkak merezi duten seriotasunarekin hartzea (datuek argi erakusten dute patronalek eta erakundeek izugarri luzatzen dituztela emakumeek martxan jarritako borrokak).