MAIATZAK 11-13 | @ZOOM 
Tailerra: plazerak eta desirak

Tailerra: plazerak eta desirak feminismoaren nahiz ekonomia sozialaren eta solidarioaren ikuspegietatik

SETEM Hego Haizeak eta Sagarrak Elkarteak gonbitea luzatu nahi dizuete “PLAZERAK ETA DESIRAK lantegian parte har dezazuen. Lantegia feminismoaren nahiz ekonomia sozialaren eta solidarioaren ikuspegietatik" egingo da maiatzaren 11ko eta 13ko 18:00etan, «Zoom» programaren bitartez (izena eman ostean bidaliko da esteka).

Horren bidez, sexuari buruz solas egiteko aukera izango dugu, lasaitasunez eta ikuspegi feministatik zein antikapitalistatik. Lantegia zuzentzen zaie beren sexu-esperientziaren berri eman nahi duten emakumeei. Partekatuko diren istorioei eta informazioari esker, nork bere ikuspegia zabaldu eta gogoetak egin ahalko ditu.

Gure erantzun propioak eraikitzen lagunduko diguten galderak bilatuko ditugu. Eta aukera izango dugu gure gorputzak eta desirak arakatzeko, ezer berririk ezagutzeko xedez.

Hala, bilera hori eztabaidatzeko gune bihurtuko dugu, plazeraren, sexuaren eta osasunaren inguruan kezkak, zalantzak eta gogoetak aditzera emateko. Hori guztia ekonomia sozialaren eta solidarioaren testuinguruan.

Animatu eta hartu parte! Izena eman beharra dago (toki mugatuak): bilbao@setem.org edo 944 793 664.