AZAROAK 25 | YOUTUBE 
Solasaldia: Euskal demokrazia patriarkala

Eguna: Azaroak 25. 12:00-14:00

Idazkaritza Feministak antolatuta formazio saioa eta ‘Euskal demokrazia patriarkala’ren liburuaren aurkezpena.

Azaroaren 25ean STEILAS sindikatuko Idazkaritza Feministak formazio saioa bat egingo du indarkeria matxista salatzeko egunean.

Aurtengoan, ordea, presentziala izan beharrean online formatuan izango da. Goizeko 12etan izango da youtubeko kanalaren bitartez eta modu irekian egingo dugu.

Bertan Zuriñe Rodriguezek eta Lore Lujanbiok ‘Euskal demokrazia patriarkala’ren liburuaren aurkezpena egingo dute eta ondoren solasaldi bat egiteko aukera izango dugu.