Oka egin ditzagun oinazea eta amorrua indarkeriaren gainean

Joan den asteburuan, Durangoko gazte batek botila bat jaurti zion bikotekide ohiari aurpegian, eta zauri larriak eragin zizkion. Ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten. Duela gutxi, Aintzane donostiar gaztea hil zuten sexualki esplotatzen zuten bi gaztek.

Indarkeriaren basakeria salatu nahi dugu. Gerren ankerkeria, kapitalismo neoliberalaren indarkeria ekonomikoa eta indarkeria matxista gaitzesten ditugu. Bortizkeria horien guztien ondorio suntsitzaileek pertsona multzo izugarriak behartzen dituzte, eta emakume bortxatuak ere bai, beren lurrak eta etxeak uztera beste leku batera joateko, segurtasunez eta duintasunez bizi ahal izateko.

Patriarkatuaren logika gaiztoa indarkeriaren logika da gatazkei erantzuteko eta ondasunak eta pertsonak nahitaez edukitzeko.

Patriarkatuak erakusten digu emakumeok gizonezkoaren azpiespeziea garela, gizonak nahierara menderatu dezakeena, eta guri, berriz, zorigaiztoko patu horretara etsitzea besterik ez zaigula geratzen.

Ideia hori gaindituta dagoela uste dugu. Hala ere, oso errotuta dago gure aztura eta ohituretan. Horrek azaltzen du emakumeok bidegabekeriak eta mespretxuak jasaten ditugula, harreman bat izatearen truke.

Era berean, jeloskortasuna eta kontrola maitasunarekin nahasten dugu, eta dena isilean jasaten dugu deuseztatu arte. Kontzientzia sozial faltak eta erakundeen erantzun eskasak ere laguntzen dute horretan.

Ez da erraza indarkeria matxista amaitzea. Izan ere, hain dago naturalizatuta non gure bizitza osoa inpregnatzen baitu. Gainera, kontzientzia hartzea beharrezkoa da, eta hori beti da mingarria.

Baina hemen gaude elkarrekin minez eta amorruz aldarrikatzeko:

Kalte egiten badizu, ez da maitasuna!

Indarkeria gehiagorik ez gure bizitzan!

Patriarkatuari ez, kapitalismo neoliberalari ez, indarkeria matxistari ez! Emakumeon sexu-esplotazioari eta prostituzioari ez!

Andereak elkartea Durangoko indarkeria matxistaren aurkako elkartea da

Atzoko kontzentrazioa, Andra Marin.