Nerea Ibarzabalek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Bertsozalez lepo egon zen Bilbao Arena: 4.400dik gora zale egon ziren bertan larunbatean. Ibarzabalekin batera, Jone Uria Albizurik kantatu zuen buruz burukoan.

Finalera irisi ziren zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin zituzten. Lehenengo atala amaitu zenean, Jone Uriak eta Nerea Ibarzabalek lortu zuten puntu gehien batzea eta eurek kantatu zuten buruz-burukoan. Azkenean, Nerea Ibarzabalek jantzi zuen txapela Begoña Iturriza Zabalaren eskutik.

SAILKAPENA
  1. Nerea Ibarzabal Salegi…………………. 1.036,5
  2. Jone Uria Albizuri…………………………. 1.029,5
  3. Xabat Galletebeitia Abaroa …………….616,5
  4. Gorka Pagonabarraga Agorria……….. 609
  5. Onintza Enbeita Maguregi……………….607
  6. Oihana Bartra Arenas……………………..606,5
  7. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola………556,5
  8. Aissa Intxausti Aburruza…………………550