URRIAK 1 | DURANGO 
Mutilei zuzendutako jai parekideei buruzko tailerra

Eguna: Urriak 1
Lekua: Andragunea. Durango

Durangoko Udaleko Aukera Berdintasun arloak. Andraguneak eta pentsamendu kritiko feminista sustatzen duen Emagin elkarteak mutilei zuzendutako tailerra antolatu dute San Fausto jaiei begira.

15 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen ‘Mutilok, zelan bizi jai parekideak?’ izenburua duen tailerra, urriaren 1ean emango da, 18:00etatik 20:30era. Informazio gehiagorako edo izena emateko 944 657 092 telefonora deitu edo andragunea@durango.eus helbide elektronikora idatzi behar da.