Moja Alferezaren erretratua’ artelana, São Pauloko Bienalean

Katalina de Erauso Moja Alferez ezizenez ezagutu zenaren erretratua, Hans van der Hamen-en obra ezaguna, São Pauloko Bienalean egongo da ikusgai abenduaren 10era arte

São Pauloko Bienalak 35. edizioari ekin dio ‘Choreographies of the imposible’ izenburupean. Ezezagunari buruzko irudimen erradikalerako gonbidapen gisa sortu da erakusketa. Edo baita ezinezkoari buruzkoa ere.

Zabal programari esker sortutako elkarrizketen ondorioz, ‘Katalina Erauso, Moja Alferezaren erretratua’ izeneko lana izango da munduko nagusienetakoa den bienal honetarako aukeratu den euskal obra.

(Berri hau kulturklik-en argitaratu da)