Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendari berria

Miren Elgarresta Larrabide (Zumarraga, 1965), orain arte Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendari nagusia izan dena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaritzaren kargu egingo da, Izaskun Landaidaren ordez. Izan ere, Izaskun Landaidak 2012az geroztik izan du ardura hori.

Albaitaritzan lizentziaduna eta Eusko Ikaskuntzetan diplomaduna, Elgarresta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria izan da 2015etik, eta berdintasunarekin lotutako organoetan parte hartu du, hala nola Emakunde Sariko Epaimahaian, Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluan edo Berdintasunerako erakunde arteko batzordean.