Marxismo feminista, Hegoaldetik Iparraldera

Hegoaldetik Iparraldera indarrean dauden praktika eta teoria marxista feministak aztertuko dira azaroaren 11tik 13ra online egingo den IV. nazioarteko Marxfem konferentzian. Jarduera irekia izango da eta edonork parte hartu ahal izango du internet bidez (klikatu hemen egitaraua ikusteko).

Antolatzaileek -Euskal Herriko Unibertsitatea,  Rosa Luxemburg Fundazioa, Transform Europe!, Iratzar Fundazioa eta Biba CTek- egitarau mardula prestatu dute. Jardunaldiak pasa den urtean egin behar izan ziren baina pandemia zela eta bertan behera geratu ziren.

“Debate potoloa” teoriaren inguruan

Jule Goikoetxea EHUko irakasleak eta aktibistak, Hamaika Telebistan azaldu zuenez, bi zutabe edukiko ditu egitaraua. Alde batetik, munduan oso ezagunak diren teoriko feministek euren obretan jorratutako arazoak aztertutuko dira. Gaia horien artean, erreprodukzio soziala, sexualizazioa, eta arrazializaioa aipatu zituen.

Teoriaren inguruan “debate potoloa” dago momentu honetan, lanaren teoria eta erreprodukzio sozialaren inguruan, adierazi zuenen. Gainera, intersekzionalki jorratuko dira gai asko. Baita intersekzionalitatea bera beste teoriekin (dekoloniala, transozialista, feminista materialista edota feminista marxista tradizionalekin) zer zerikusia duen ere.

Bestetetik, panel banakakoak eta kolektiboak izango dira. Bertan jorratuko dituzten arloen artean intersekzionalitatea, greba feminista, erresistentzia desberdinak eta emakume eta langileen antolakuntza berriak aipatu zituen.

Kapitalismo digital eta finantzieroari aurre egiteko proposamenak, borroka moldeak, erresistentzia berriak eta protesta ziklo desberdinak ezagutu ahal izango dira atal honetan.

Aktibismoa

Antolakuntzak aktibismoa azpimarratu nahi izan ditu. Horregatik, gehiengoak profil mistoa du. “Akademiatik datoz baina militanteak era badira”.

Gainera, esfortzu handia egin dute ahots desberdinak entzun ahal izateko: Hegoaldekoak (Argentina, Chile Venezuelakoak); Ekialde Hurbilekoak (Siria, Afganistan eta Iranekoak), eta Asiakoak (Pakistan Indonesia, Korea eta Txinakoak)

Europako Iparraldetik datozen ahotsak ere baina batez ere Heogaldekoak presente egongo dira konferentzian: euskaldunak, katalanak, andaluziarrak, italiarrak, greziarrak, kroatak eta serbiatarrak.

Hizlarien artean Tithi Bhattacharya, Lorena Cabnal, Ochy Curiel, Christine Delphy, Ana Cecilia Dinerstein, Elsa Dorlin, Silvia Federici, Nancy Fraser, Frigga Haug eta Daniele Kergoat izen ezagunak daude.