Martxan da indarkeria matxista prebenitzeko Beldur Barik lehiaketa

Gazteen artean indarkeria sexista eta matxista prebenitzea helburu duen Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketa martxan da.

Parte-hartzaileek azaroaren 10era arteko epea izango dute kultura matxista eta indarkeria sexistari aurre egiteko konpromiso pertsonala eta kolektiboa islatzen duten ikus-entzunezko lanak aurkezteko. Hiru kategoria daude: lehen kategorian, 12-13 urte bitarteko parte-hartzaileak izango dira; bigarren kategorian, 14-18 urte bitartekoak; eta hirugarrenean, 19-20 urte bitarteko gazteak.