MAIATZAK 26 | BILBO 
Mamiki Konpartsaren 40 urte

Eguna: Maiatzak 26.
Lekua: BEAko lokalean (Pilota, 3). Bilbo

Mamiki Konpartsak 40 urte beteko ditu aurten. Hori dela eta asanblada ireki batera deitu ditu emakume guztiak gutun baten bidez:

Kaixo konpartsakideak!  Berrogei urte betetzea izugarria da eta horrek behar den moduan ospatzea merezi du. Mila ideia, mila esku eta, batez ere, mila algarekin Mamiki jai gunean jarraitzea lortuko dugu.

Horrexegatik, domekan maiatzaren 26an 11:30etan BEAko lokalean (Pilota, 3) egingo dugun asanbladara gonbidatu nahi zaituztegu, elkar entzuteko, iritziak partekatzeko, ideiak emateko eta Mamiki eta bere antolakuntza hobeto ulertzeko.

Modu honetan, denok batera, aurten berezi-berezia izatea lortuko dugu.

Hau da plana:

  • 11:30etan Mamiki 40 urte: Elena Garciaren hitzaldia
  • 12:00etan Bideoa: Mamiki
  • 12:30etan Nola antolatzen da Mamiki?
  • 13:00ean Brainstorming: 40. urteurrenean, nola eraikiko dugu Mamiki?
  • 13:·30etan Pintxo-pote

Utzi erantzuna