Landa Emakumeen Nazioarteko Eguna Durangon ospatuko da bihar. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren sailak antolatu du hamaseigarrenez.
Jardunaldian Landa XXI elkarteak lideratzen duen ‘Zuhaitza’ proiektua aurkeztuko da. Egitasmoak hiru belaunalditako emakumeen irudiak eta testigantzak jasotzen ditu. Halaber, ‘El Colletero’ esperientzia ezagutzeko aukera egongo da. Emakumeek zuzentzen duten Errioxako elkartea da eta landa eremuan kokaturiko Nalda herrian hazkunde jasangarria eta berdintasuna bilatzen du.
Bestalde, 2015ean Eusko Legebiltzarrak onartu zuen Landa Emakumeen Estatutua garatzeko egiten ari den lanari buruz hitz egingo da.
Jardunaldia San Agustin Kultur gunean hasiko da 09.30ean. Ongi etorriaren ondoren, 10:00etan Landa Emakumeen Estatutuaren egoera azalduko da. 10.30ean El Colletero elkartea aurkeztuko da, hain zuzen, haren ibilbidea, misioa, bisioa eta esperientziak.
11.45ean ‘Zuhaitza’ proiektuaren berri emango da. 13:00etan jardunaldiari amaiera emango zaio eta ondoren bazkaria egongo da.

Albistearekin lotutako artikuluak
Feminismoak 7 uztaila, 2022
700 euroko isuna feminista bati Bilboko Udaltzaingoaren kotxe bat “zikintzeagatik”
Gertaera 2020ko martxoaren 8ko mobilizazioetan zen
Feminismoak 27 ekaina, 2022
Feministas de EE UU alertan del aumento del autoritarismo patriarcal en el mundo
Llaman a la movilización en defensa de una “democracia inclusiva
Feminismoak 15 ekaina, 2022
Mamiki txosna ez da zabalduko «hauspo nahikorik» ez dagoelako
“Proiektuari agur esateko atarian” daudela diote konpartsakideek