MARTXOAK 3 | IURRETA-ONLINE 
Karmele Jaioren berbaldia

Eguna: Martxoak 3. 18:30
Lekua: Ibarretxe Kultur Etxea (Areto Nagusia). Iurreta

Hona hemen Iurretako Udalak ‘Emakumeak eta Literatura’ zikloaren barne martxorako prestatu duen berbaldiaren berri. Aurtengo edizioan Karmele Jaiorekin egoteko aukera izango dugu, Josune Muñoz-ek elkarrizketatuko duelarik.

Modu ezberdinetan parte hartu ahal izango duzu:

Presentzialki (gonbidapenak behar dira, otsailak 15etik aurrera egongo dira eskuragai agortu arte) Bibliotekan eskuratu daitezke, bertara joanez edo telefonoz erreserbatuta 94 681 27 26 (pertsonako gehienez ere 2 gonbidapen erreserbatu daitezke).

Streaming bitartez: berbaldia online jarraitu ahal izango duzu eta gero txataren bitartez galderak egiteko aukera izango duzu. Lotura bat bidaliko dizugu, horretarako jarri gurekin harremanetan biblioteka@iurreta.eus / 688 863 736 (zure izen-abizenak, emaila eta telefono mugikor baten zenbakia  bat beharko dugu).

Bibliotekako You Tube kanaletik: https://labur.eus/pmE8K. Berbaldia grabatu egingo dugu eta martxoak 10erarte egongo da ikusgai gure kanalean.

karmele-jaio-iurreta