IRAILAK 23 - URRIAK 30 
Ikusmira aldatzeko feminismotik zelatan

Hasiera-data: 2020(e)ko irailaren 23a
Amaiera-data: 2020(e)ko urriaren 30a
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
Izaera: On-line
Ordu kopurua: 25.00 ordu

Matrikula-prezioak: Orokorra: 175,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 157,50 €. Bazkideak: 131,25 €
Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko abuztuaren 24a
Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko irailaren 16a

Aurretik gertatutakoaren oinordekoak gara, ezinbestekoa da nondik gatozen jakitea, nor garen edo nor izan nahi dugun jabetzeko. Gure historiaurrea ezagutzea eta arbasoak zein diren jakitea, gure identitatearen definizioan inportantzia duen elementua da, baita gure autoestimu kolektiboan ere. Bide horretan, pertsona arrunten bizi esperientziak garrantzitsuak dira, baina, badirudi gizonak direla biografia bat merezi duten pertsonaia bakarrak. Emakumeen bizitzak tradizio patriarkaleko eremuetan gertatzen direnez, emakumeak ez dira protagonista sentitzen, ezta hala izaten ere, beraien bizitzetako protagonistak gizonezkoak baitira.

Bide horretan, gure genealogia feministak arakatu nahi ditugu eta munduari feminismotik begiratu. Hain juxtu emakumeon ibilbide eta ekarpen kultural, politiko, sozial nahiz historikoari jarriko diogu arreta. Beraiek egindako lanari esker baikara gu ere garenak.

Emakumeon ekarpenen inguruko ikerlan, bilduma eta azterketa zenbait badauden arren, oraindik badago bakoitzak zer arakatu eta zer ulertu. Bide horretan saiakera bat da ikastaro hau, orain arte bildutako zenbait informazio, testigantza, testu eta metodologia feminista konpartitzeko helburua eta nahia dugu.

Ikastaroaren metodologia oso praktikoa izango da, helburua norberak bere ikastetxean feminismotik lantzeko proiektu bat egitea delako. Praktikotasunari dagokionez, horrek inpaktu zuzena izango du norberaren hezkuntza ekosistema propioan, hau da, komunitatean.

Ikastaro amaieran, proiektu horiek taldean partekatuko dira, elkarren arteko esperientzietatik ikasteko eta material gehigarria eskuratzeko.

Informazio gehiago