ABENDUAK 20 | DURANGO 
Helduentzako ahozko narrazio saioa

Eguna: Abenduak 20. 19:00
Lekua: Bizenta Mogel Biblioteka. Durango

"Kontatu ez dizkidaten istorioak..." Mireia Delgado (Durango)

"Badira txikitan kontatu zizkiguten istorio asko gugan. Gogoratu egiten ditugunak zein ahaztu egin ditugunak. Horietako batzuk zainetatik gora eta behera dabiltza. Baina badira kontatu ez zizkiguten ipuinak.
Kontatu ez zizkiguten horien artean, badira nagusitan lapurtu ditugunak, gure azalean bizi izan ditugunak zein sekretupean norbaitek pasatu dizkigun istorio eta ipuinak. Badira ere irakurri egin ditugunak.
Kontatu ez dizkidaten istorio horietako batzuk kontatu nahi dizkizuet. Bihotzeraino sartzeko eta zainetatik zehar ibiltzeko."

LEKU MUGATUAK!! JASO GONBIDAPENA BIBLIOTEKAN!

Kontatu ez dizkidaten istorioak