Greba Gipuzkoako eraikin eta lokaletako garbikuntzan

ELA sindikatuak Gipuzkoako eraikin eta lokaletako garbikuntzako sektorean greba deitu du lan baldintzak hobetzeko. Izan ere, erabat feminizatutako sektorea da, langileen %90 baino gehiago emakumeak dira, eta horrek esan nahi du prekarietatea nagusi dela soldata txikiekin, lanaldi partzialekin, lan karga handiekin…

Bost urte daramatza sektoreak hitzarmenik gabe, eta erosahalmena %15 galdu dute. Kontuan izan behar da 1.180€ gordineko hileko soldatak dituztela lanaldi osoengatik, eta sektoreko langileen %80k baino gehiagok lanaldi partzialak dituztela. Beraz, hilean 1.000 euro gordin baino gutxiago jasotzen dute gehiengoak.