ABENDUAK 13-15 | GASTEIZ 
Gizonak, maskulinitateak eta politika publikoak. Berdintasunarekiko konpromisoa

Egunak: abenduak 13, 14 eta 15
Tokia: Europa Biltzar Jauregia. Vitoria-Gasteiz

Gizonduz ekimenaren 15. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearen bidez, nazioarteko biltzarra antolatu du, eta hauek dira helburuak: Euskadin gizonei zuzendutako berdintasun-politika publikoen inguruan egindako lana ezagutaraztea eta horri buruz hausnartzea, esperientziak partekatzea, aliantzak sortzea, etorkizunerako proposamenak egitea eta gizonek berdintasunaren eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzen alde egin dezaten lortzea.

Gorde egun horiek!