‘Fregona jaurtiketa’ soldata arrakalaren aurka

Eusko Jaurlaritzaren eraikina garbitzen duten langileak greban daude irailaren 26tik, beren lan baldintzak hobetzeko. Sektore feminizatua da, azpikontratatua eta soldata duela 13 urte izoztua duena.

Langileek, Eleroc Servicios (Osga taldea) enpresak azpikontratatuta, kirolariz mozorrotu eta protesta egin dute Jaurlaritzaren aurrean “fregona jaurtiketa” eginez.

Ekitaldi honekin jasaten duten soldata arrakala eta 13 urtez soldata izoztuta daramaten lan baldintzak ez ezik, Eusko Jaurlaritzak azpikontrataziorako pleguak argitaratu ditu berriro, egungo baldintza duinak mantenduz salatu du ELAk.